Mulholland Drive (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mulholland Drive 2001eko David Lynch estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Bertan, Justin Theroux, Naomi Watts, Laura Harring, Ann Miller eta Robert Forster aktoreek antzeztu zuten.

2001eko maiatzaren 16a Canneseko Zinemaldian estreinatu zen. Zuzendari onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (David Lynch).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Los Angeles hiriko Mulholland Drive errepidean auto istripu arraro bat jazo da, jazotakoaren ondoren kornortea erdi galdurik gelditu den emakume bat (Laura Harring) etxe batean ezkutatu da. Betty (Naomi Watts), etxeko jabearen hiloba, Hollywoodera ailegatu berri den eta aktorea izan nahi duen neska da, emakumea erabateko amnesiarekin topatu eta laguntzea erabakiko du. Emakume ezezagunaren poltsan giltza urdin bat eta diru sorta topatuko dituzte. Emakumeak iraganeko gauzetaz oroitzen saiatzean Diane Selwyn izena oroituko du, izen horrek emakume amnesiokoaren nortasuna zein den eta jasan duen auto istripuaren arrazoiak jakiten lagunduko die, gertakizun bitxi horien atzean dagoen egia topatuko dutelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak