Mull of Kintyre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mull of Kintyre
Mull of Kintrye Lighthouse.jpg
Mull of Kintyre eta bertan kokatutako itsasargia. Atzealdean berriz, urrunera Irlandako kostaldea eta Fair Head lurmuturra ageri dira.
Mull of Kintyre non dagoen adierazten duen Eskozia-ko/-go/-eko mapa
Mull of Kintyre
Eskualdea Kintyre penintsula, Argyll eta Bute
Koordenatuak 55°17′43″N 5°47′2″W / 55.29528°N 5.78389°W / 55.29528; -5.78389Koordenatuak: 55°17′43″N 5°47′2″W / 55.29528°N 5.78389°W / 55.29528; -5.78389

Mull of Kintyre izenez deitzen dena Eskoziako hego-mendebaldean dagoen Kintyre penintsulako muturrik hegoaldekoena da. Bere izenaren jatorria goideliko hizkuntzako Maol Ceanntìre izenean datza. Gune honetan 1788an eraikitako itsasargi bat kokatzen da, eta leku honek nonbait ospea baldin badu, 1977an Paul McCartney musikariak konposatutako izen berdineko abestiari zor dio.

Egun argitan leku honetatik Ailsa Craig uhartea nahiz Irlandako iparraldeko kostaldea eta bertako Fair Head lurmuturra ikus daitezke. Uste denez, lehenbiziko europarrek kokagune honetatik igaro omen ziren Irlanda populatzera. Era beran, Irlandako eskotoak itsasarte hau iragan eta Ipar Irlanda eta Eskozian Dál Riata erresuma sortu zuten.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mull of Kintyre Aldatu lotura Wikidatan