Mullingar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mullingar
An Muilleann gCearr

Rinné Colman gairé beag searbh
Mullingar
Mullingarreko bandera

Mullingarreko armarria

Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Banaketa administratiboa Westmeatheko konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Flag of Leinster.svg Leinster
Flag of the counties of Galway and Westmeath.svg Westmeatheko konderria
Herritarra mullingardar
Koordenatuak

53°31′21″N 7°20′16″W / 53.52250°N 7.33778°W / 53.52250; -7.33778Koordenatuak: 53°31′21″N 7°20′16″W / 53.52250°N 7.33778°W / 53.52250; -7.33778

Mullingar non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Mullingar
Garaiera 101 m
Posta kodea WH
Biztanleria 20,103 bizt. (2011)
www.westmeathshowcase.com

Mullingar (irlanderaz An Muileann gCearr) Irlandako Errepublikako Westmeatheko konderriaren hiriburua da, baita Eliza Katolikoaren Elizbarrutiko egoitza ere. 20.103 biztanle ditu (2011) eta Dublinetik 80 kilometro mendebaldera dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko An Muileann gCearr izenak "Ezkertiaren errota" esan nahi du. Mullingarreko Colmanen kondairatik hartzen du izena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laku ugarik inguratzen dute, gertuen daukana Lough Ennell da, hiria zeharkatzen duen Brosna ibaia bertara iristen baita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

560 inguruan Mullingarreko Colmanek sortu zuela esaten da. Hasieran Maelblatha izeneko herri txikia zen baina 1543an Meatheko erresuma banatzerakoan mendebaldeko zatiaren hiriburu bihurtu zen. Ganadu merkatuarengatik izan da historian zehar ezaguna.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mullingarreko katedrala: Kristo Erregearen katedrala izena du eta Bigarren Mundu Gerra hasi zen egunean sagaratu zen.
  • Belvedere Etxea
  • Clonyn gaztelua: Mullingarretik 18 kilometrotara dagoen Delvin herrian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mullingar Aldatu lotura Wikidatan