Multihoming

Wikipedia, Entziklopedia askea

Multihominga IP sare bateko interneterako konexioaren fidagarritasuna areagotzen duen teknika da. Konexio bateko bi muturrek IP helbide bat baino gehiago izateko aukera ematen du (zenbait kasutan host bat eta zenbait ISPren arteko konexioa izaten da).

Multihoming Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era asko daude multihomingerako, garrantzitsuenak hauek dira:

Lotura bakarra, IP helbide anitz

Hostak IP helbide anitz ditu (adib. 2001: db8:: 1 eta 2001: db8:: 2 IPv6n) baina irteerako fluxuen lotura bakarrarekin. Irteerako fluxuen lotura bakarrak huts egiten duenean, helbide guztientzako konexioa hautsi egiten da.

Interfaze anitz, IP helbide bakarra interfaze bakoitzeko

Hostak interfaze anitz ditu eta interfaze bakoitzak IP helbide bat edo gehiago ditu. Lotura batek huts egiten duenean, IP helbide hori ezin izango da gehiago erabili, baina beste IP helbide guztiek lanean jarraitu dezakete.

Lotura anitz, IP helbide bakarra

Hau normalean multihoming bezala ulertzen dena da. “End-site”-ak irteera fluxuen loturei helbideen tokia adierazten die, bideratze protokoloaren erabilerarekin. Lotura batek huts egiten duenean, protokoloak abisatzen du bi norabidetan eta huts egin duen loturatik ez da trafiko gehiago bidaliko.

Lotura anitz, IP helbide anitz

Metodo honek Link Load Balancer (edo WAN Load Balancer) espezializatu bat erabiltzen du suebaki aparailuaren eta routerren loturen artean. Ez da konfigurazio berezi bat behar ISPko routerrean. Honek baimena ematen du lotura guztiak aldi berean erabiltzeko erabilgarri dagoen banda zabaleraren totala areagotzeko eta buxadurak eta huts egiteak denbora errealean detektatzea trafikoa birzuzentzeko.

Multihoming oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multihominga sareko kanporako konexioan egon daitekeen SPOFa (Single Point Of Failure) kentzeko erabiltzen da. Baina multihominga gauzatzeko zenbait inplementazioek zapuztu dezakete estrategia hori. Bereziki, elementu hauek aztertu behar dira hori ez gertatzeko:

  • Upstream konektibitatea: Sare bat operazio zentro batek hornitzaile independentetara doazen irteera fluxuen lotura asko eduki behar ditu. Gainera, irteera fluxuen loturei kalteak eragozteko, hauetariko bakoitzaren lokalizazio fisikoak desberdinak izan behar dira.
  • Routerrak: Sareko hardwarearen pieza bakarrak host zehatz baten sare sarrerak ez ditu kontrolatu behar. Horretarako routerrak eta Switchak modu :berezi batean kokatuta egon behar dira.
  • Host konektibitatea: Host “fidagarri” batek sarera konektatuta egon behar du sare interfaze anitzen bitartez, non bakoitzak banaturik dagoen router edo switch batera konektatuta dagoen. Baita ere gerta daiteke host zehatz baten funtzioa bikoiztea konputagailu anitzen bitartez, honetako bakoitza router edo switch desberdin batera konektatuta egonda.
  • Erreferentzi erakundeak: Host bat betebeharreko ezaugarrien artean askotan nahikoa izaten da eskuragarria solik izatea erabilgarria izateko.

Huts egin dezakeen puntu bakarra kentzea lortzen da, huts egin dezakeen atal bakoitza bikoizten denean.

IPv4 Multihoming[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IPv4ko multihoming adibidea

Multihoming egiteko, IP helbide publiko sorta bat izan behar du sare bakoitzak eta AS zenbakia ere. Hori edukita bi ISPrako (edo gehiagorako) konexioa ezartzea da hurrengo pausoa. Konexio hauen bideraketak BGP router batek kontrolatzen ditu. Multihoming sareko irteera lotura batek huts egiten duenean, geratzen diren loturetatik bideratzen da lotura horren trafikoa. Trafikoa beste ISP eta lotura batetik bideratzearen beharraz jakinaraziko zaie beste sare guztiei. Bi lotura independente direnak eta oso desberdinak diren bi ISP erabiltzen dutenak, hala ere konpartitu dezakete transmisioa edota routerra, eta hau eragozpen bat da mutihomingrentzat. Honek SPOF bat sortarazi dezake eta nabarmen murriztuko luke multihomingaren onurak.

IPv6 Multihoming[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IPv6ko multihoming adibidea

Multihominga Internet protokoloko(IPv6) hurrengo belaunaldian ez dago estandarizaturik, oraindik multihomingerako ikuspuntu desberdinen eztabaidak daudelako.

Soluzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbideen tartearen hornitzaile independentea erabilgarri dago IPv6n. Teknika hau duen abantaila da IPv4 bezala lan egiten duela, hornitzaile anitzen bitartez trafikoa orekatzen laguntzen duela, eta existitzen diren TCP eta UDP sesioak mantentzen dituela.
  • Birzenbakipen automatikoa. Baldin eta lotura batek huts egiten badu, sare horren helbide guztiak birzenbakiturik izango dira /48 azpisare berri batean.
  • Host helbideen taldeen mantenamendua, AAAA erregistro anitzen erabilerarekin.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]