Multzokatze (estatistika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistikan, multzokatzea elementu edo objektu ezberdinen sailkapen teknika bat da non elementuak multzo ezberdinetara biltzen diren, multzo bateko elementuen arteko antzekotasuna beste multzoetako elementuekiko antzekotasuna baino handiagoa izanik. Gehienetan bi elementuen arteko antzekotasuna distantzia (estatistika) baten bitartez neurtzen da, elementuen ezaugarri edo datuetan oinarrituz.

Gehinetan multzokatzearen azken xedea dendrograma delako diagrama eratzea da, non prozesu osoan zehar osatutako multzo ezberdinak, berauek osatzen dituzten elementuak azaltzen diren, beraien arteko distantziekin batera.

Multzokatze metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multzokatze hierarkikoetan multzoak aurrez ezarritako multzoetan oinarrituz lortzen dira. Multzokatze hierarkikoen barnean, pilaketazko eta zatiketazko metodoak daude.

Pilaketazko metodoetan, elementuak multzokatu gabe daudelarik, multzoak osatzen joaten da, multzoetara elementu ezberdinak behin eta berriz bilduz. Zatiketazko metodoetan elementu guztiak biltzen dituen multzotik abiatu eta multzo txikiagoak osatzen dira aldi bakoitzean.

Matematika Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]