Mundaka
|
Mundaka |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Mundaka | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
||
| Alkatea | Unai Rementeria Maiz (EAJ) | ||
| Herritarra | mundakar | ||
| Koordenatuak | 43°24′26″N 2°41′54″W / 43.40722°N 2.69833°WKoordenatuak: 43°24′26″N 2°41′54″W / 43.40722°N 2.69833°W | ||
| Eremua | 4,15 km2 | ||
| Garaiera | 3m - 337 m | ||
| Distantzia | 36 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48360 |
||
| Biztanleria | 1.940 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 467,47 bizt./km² | ||
| www.mundaka.org http://www.mundaka.org/ayuntamiento/Ayunta_euzkera/ayunta_mund_euz.html www.mundaka.org | |||
Mundaka Bizkaiko iparraldean dagoen herria da, kostaldekoa eta Bermeotik hurbil kokatzen da.
Mundakak betidanik izan du itsasoarekiko lotura eta, ondorioz, munduari irekita egon da. Mendez mende, bertako jendea protagonista izan da Euskal Herriko nabigazioaren eta arrantzaren historian eta, oraindik ere, herriak lotura estua du Bizkaiko Golkoarekin.
Eduki-taula |
Mugak [aldatu]
- Iparraldean: Bermeo eta Bizkaiko Golkoa
- Ekialdean: Urdaibaiko itsasadarra
- Hegoaldean: Sukarrieta
- Mendebaldean: Bermeo eta Busturia
Historia [aldatu]
Bizkaiko Jaurerriko leku garrantzitsuenetarikoan nabarmentzen dute historialariek Mundaka, herrian jaio baitzen Jaun Zuria, Bizkaiko lehen jauna. Eskoziako printzesa baten semea izaki, Ingalaterrako erregearengandik ihesi zihoala iritsi omen zen euskal kostaldera. Herriaren izena jatorri daniarrekoa ei da, eta frogatuta dago vikingoak herrian egon zirela 90. urte aldera.
Jaurerriko historiaren arabera, Bizkaiko elizate zaharrena dugu Mundaka. Hori dela eta, lehenbizikoa izatea egokitzen zitzaion Batzar Nagusietan.
Kaitik sortzen dira kaleak, hirigune zaharra osatzen dutenak. Bertan, jauntxoen garaiko aztarnak (armarridun etxeak eta Erdi Aroko dorreak) hauteman daitezke, beti itsasoari begira dauden arrantzaleen etxebizitza tradizionalekin uztartuta. Mundakako armarriak honako osagai hauek ditu: haritz berde bat urre koloreko hondoan, eta, oinean, otso beltz ibiltaria. Hori guztia, zilar koloreko laukiz eta lauki gorriz orlatuta dago. Urtean zehar, jaiez gain, kultur zein kirol jarduera aipagarriak egiten dira, honako hauek, besteak beste:
Politika [aldatu]
Alkateak [aldatu]
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Unai Rementeria Maiz | 2011- 2015 | EAJ |
Ekitaldi nagusiak [aldatu]
- Ekaina: (azken astean, San Pedro jaiekin batera) Gazte zahar mendi taldeak antolatutako mendi irteera.
- Urria: Billabong Pro Mundaka. ASP World Tour Munduko Surf Txapelketaren proba.
- Azaroa: Gazte zahar mendi taldeak antolatutako mendi irteera
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.274 | 2.205 | 2.178 | 2.178 | 2.215 | 1.895 | 1.676 | 1.761 | 1.579 | 1.646 | 1.641 | 1.853 | 1.879 |
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
- Otsailaren 26a Aratusteak
- Ekainaren 24a San Joan
- Ekainaren 29a San Pedro
- Uztailaren 22a Madalen Eguna
- Abuztuaren 26a Euskal Jaia
- Azaroaren 25a Katalin Deuna
Mundakar ezagunak [aldatu]
- Jose Arrandiaga Larrinaga Joala (1865-1923), herriko medikua eta idazle abertzalea.
- Alejandro Mallona (1878-1937), EAJko alkatea eta Marinako kapitaina.
- Gregorio Blasco (1909-1983), futbolaria.
- Zorion Egileor (1948-), aktorea.
- Edorta Jimenez (1953-), euskal idazlea.
- Jon Kortazar (1955-), literatura katedraduna eta idazlea.
- Irati Jimenez (1977-), euskal idazlea.
Argazki bilduma [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Udalaren webgunea
- (Euskaraz) Udalaren webguneko jai eta kultur zerrenda
|
|||||||