Mundu Berri

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
XVIII. mendeko Amerikaren mapa
Kristobal Kolonek, Espainia eta Europarentzat Mundu Berria aurkitu zuen.

Mundu Berri izena, Amerika eta Australia edo Ozeania kontinenteak izendatzeko erabili daitekeen izenetako bat da. Izen hau, XV. mendearen amaieratik erabiltzen da, europarrek, Kristobal Kolonen bitartez, Amerika aurkitu zutenean; berri adjektiboa, Mundu Zaharretik ezberdintzeko erabili zen, europarrek jada ezagutzen zutena. Europarrek, Amerika aurkitu zen arte, mundua, eurek ezagutzen zituzten lurraldeez soilik osatua zegoela uste zuten, hau da, Europa, Afrika eta Asia, eta, beraz, izen honek, ikuspegi eurozentriko bat hartzen du.

Berdin, izen hau, ez da mundu moderno edo mundu garaikidearen sinonimo bezala interpretatu behar, azken bi kontzeptu hauek, garai historiko zehatzei erreferentzia egiten baitiete eta ez lurralde edo kontinente zehatz bati.

Kristobal Kolonen lehen bidaietan, berak zein Europan bidaia hauen berriak jasotzen zituzten pertsonek, Ekialde Urrunera iritsi zela uste izan zuten. Hala ere, bere hirugarren bidaian (1498-1500) Kristobalek berak, lurralde berri bat zela suposatu zuen, ordurarte ezezaguna zen lurralde bat. Honela, 1507tik aurrera, kartografia, Amerika, kontinente berri bat bezala adierazten hasi zen, Juan de la Cosa eta Martin Waldseemüllerren lanetatik abiatuta.

[aldatu] Egungo erabilera

Gaur egun, izenaren erabilera, honako arlo hauetara mugatzen da:

  • Testuinguru historiko batetan, Amerikaren europar aurkikuntzari erreferentzia egiteko
  • Biologian, soilik Amerikan aurkitzen diren espezie taldeak deskribatzeko, Mundu Zaharrean aurkitzen direnekin alderatuz.
  • Ardo ekoizpenean
    • Europa eta Afrika iparraldeko ardo ekoizpen toki tradizionaletatik kanpo ekoitzitako edozein ardo, bereziki Amerika iparralde eta hegoaldekoak, Hegoafrikakoak eta Australasiakoak
    • Mundu berriko ekoizleek ezagun egin duten ardo estilo bat deskribatzeko. Estereotipikoki, Australia eta AEBetako Kalifornia estatuan ekoiztutakoak, eta mahats barietateagatik, mahastiagatik baino gehiago deskribatua, ardo hauek helduak dira, kolore ilunagokoak, gorputz gehiagorekin, leunak, frutatuagoak eta europar produktu tradizionalak baino alkohol gehiagodunak. Izena, edozein ardogintza eskualdetan ekoiztutako ezaugarri hauetakoren bat edo guztiak dituen ardo bat deskribatzeko erabiltzen da. Alderantziz, Mundu Berrian ekoiztutako ardo bat, Mundu Zaharreko estilokotzat hartua izan liteke.

Ikus daitekeenez, Amerika beti Mundu Berritzat hartzen den bitartean, Ozeania, testuingurua eta ikuspuntuaren arabera, Mundu Zahar edo Berri bezala har daiteke.

[aldatu] Musikan