Munduko Pilota Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Munduko Euskal Pilota Txapelketa
KirolaPilota
AntolatzaileaFIPV
Edizioak18
Periodoa4 urtean behin
MailaAmateur/Profesional

Munduko Pilota Txapelketa lau urtean behin Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak mundu mailan antolatzen duen pilotari onenen txapelketa da. Lehenengo edizioa Donostian antolatu zuten 1952. urtean eta azkena 2018. urtean Vall d'Hebronen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketaren lehen edizioa 1952an antolatu zuten eta 1958 arte hiru urtean behin jokatu zen. Harrezkero lau urtean behin egin dute. Lehiaketaren lehen bost edizioetan ez zuten hirugarren posturako dominarik eman.[1] Gainera, lehiaketa bakoitzean diziplina-kopurua edizioaren arabera aldatu da, eta 1952an eta 1958an luzeko pilota jokoetako diziplinak ere barne hartu zituzten. 1990era arte, ez zuten emakumezkoen txapelketarik. 1990ean, emakumezkoen diziplina bakar bat gehitu zuten (paleta goma - trinket), 1994an beste bat (frontenis) eta, azkenik, hirugarren bat 2014an (paleta goma - 30 metroko frontoi). Horrela, egun hamabost diziplina ditu.[1][2] 2018an beste berritasun bat gehitu zioten: aurretik amateurrentzako txapelketa besterik ez zenak profesionalak onartu zituen.

Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Hiria Herrialdea Data
1 1952 Donostia  Euskal Herria
2 1955 Montevideo  Uruguai 1955eko abendua
3 1958 Biarritz  Euskal Herria 1958ko irailaren 11-21
4 1962 Iruñea  Euskal Herria 1962ko irailaren 20-30
5 1966 Montevideo  Uruguai 1966ko abendua
6 1970 Donostia  Euskal Herria 1970eko irailaren 18-27
7 1974 Montevideo  Uruguai 1974ko azaroa eta abendua
8 1978 Biarritz  Euskal Herria 1978ko iraila
9 1982 Mexiko  Mexiko 1982ko urriaren 15-24
10 1986 Gasteiz  Euskal Herria 1986ko irailaren 13-21
11 1990 Santiago de Cuba  Kuba 1990eko azaroaren 14-23
12 1994 Donibane Lohizune  Euskal Herria 1994ko irailaren 15-25
13 1998 Mexiko  Mexiko 1998ko urriaren 15-25
14 2002 Iruñea  Euskal Herria 2002ko agorrilaren (abuztuaren) 21-31
15 2006 Iruñea  Euskal Herria 2006ko irailaren 22 - urriaren 1
16 2010 Paue  Frantzia 2010eko urriaren 1-10
17 2014 Zinacantepec  Mexiko 2014ko irailaren 11-21
18 2018 Vall d'Hebron  Katalunia 2018ko urriaren 14-20
19 2022 Biarritz  Euskal Herria

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominen zerrenda 1952tik[3][4]:

Herrialdea Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1  Espainia 69 75 39 183
2  Frantzia 68 65 44 177
3  Mexiko 50 41 32 123
4  Argentina 48 25 18 91
5  Uruguai 4 30 15 49
6  Kuba 3 5 16 24
7  Ameriketako Estatu Batuak 0 1 2 3
8  Txile 0 0 6 6

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]