Munduko Saskibaloi Txapelketa
Munduko Saskibaloi Txapelketa (ingelesez Basketball World Cup) saskibaloi selekzioek jokatzen duten txapelketa gorena da, olinpiar jokoetako txapelketak ere beronek besteko sona baduen arren. 1950an izan zen lehenengo ekitaldia Argentinan eta lau urtean behin jokatzen da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Lehenengo 5 ekitaldiak Hego Amerikak jokatu ziren eta selekzio amerikarra izan ziren nagusi. 1963tik aurrera Ekialdeko Europako selekzioen gorakada iritsi zen. 1994tik aurrera Estatu Batuetako jokalari profesionalek ere jokatu dute txapelketa.
Txapelketa gehien irabazi dituen taldea Jugoslaviakoa da, 3 aldiz Jugoslavia bezala eta beste bitan FR Jugoslavia izenarekin zeina Serbia eta Montenegrok osatzen zuten.
Sailkapena [aldatu]
Munduko txapelketa jokatzeko, kontinente bakoitzeko txapelketetako talderik onenek hartzen dute parte, txapeldun olinpikoak eta talde antolatzaileak. FIBAk hauetaz gain beste lau talde ere gonbida ditzake.
- EuroBasket: 6 selekzio
- Ameriketako FIBA txapelketa: 4 selekzio
- Afrobasket: 3 selekzio
- Asiako FIBA txapelketa: 3 selekzio
- Ozeaniako FIBA txapelketa: 2 selekzio
Palmaresa [aldatu]
Garaipenak [aldatu]
| Selekzioa | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| 5 | 1970, 1978, 1990, 1998 eta 2002 | |
| 4 | 1954, 1986, 1994, 2010 | |
| 3 | 1967, 1974, 1982 | |
| 2 | 1959, 1963 | |
| 1 | 1950 | |
| 1 | 2006 |