Munduko xake txapelketa
Munduko Xake Txapelketak soilik XIX. mendearen azken laurdenetik aurreragoko kirol honetako munduko txapeldunak onartu edota aintzat hartzen ditu, garai hartan Wilhelm Steinitz jokalariak bere burua munduko txapelduntzat aldarrikatu zuen, batez ere 1866an Adolf Anderssen jokalaria garaitu ostean beste inork ez baitzion titulu hori eztabaidatu. Geroago, garai hartako lehiaketa indartsuena gisa jotzen zen Londoneko txapelketan hainbat jarraieko garaipen lortu ondoren txapeldun postuan erabat finkatu zelarik.
Handik aurrera hainbat txapeldun agertu dira, horien artean nabarmenenak hauek lirateke: Emanuel Lasker, Alexander Alekhine, José Raúl Capablanca, Mijaíl Botvínnik edo Bobby Fischer, hauen ondoren Sobietar Batasuneko xakelarien nagusitasun aroari hasiera eman zitzaion: 70eko hamarkadan Anatoli Karpov, eta 80 eta 70eko hamarkadan Gari Kasparov xake jokalariek munduko txapelketa lotzeko norgehiagoka interesgarriak mantendu zituzten.
1993an xake munduaren banaketa eman zen, une hartan Kasparov xakelariak Nazioarteko Xake Federakuntzari (FIDE) aurre egin, berak eratutako xake jokalarien elkartea sortu eta munduko txapelketa paralelo bat antolatu zituelarik. Egoera hau 2006 urterarte luzatu zen, orduan Vladímir Krámnik eta Veselin Topalov xake jokalarien norgehiagoka burutu eta munduko xake txapelketa tituluaren berbatzea lortzeko asmoa agertu zelarik.
Eduki-taula |
Munduko xake jokalari onenak 1886. urterarte [aldatu]
Munduko xake jokalari onenak 1886–1993 artean [aldatu]
| # | Izena | Urtea | Herrialdea | Adina |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Wilhelm Steinitz | 1886–1894 | 50–58 | |
| 2 | Emanuel Lasker | 1894–1921 | 26–52 | |
| 3 | José Raúl Capablanca | 1921–1927 | 33–39 | |
| 4 | Alexander Alekhine | 1927–1935 1937–1946 |
35–43 45–54 |
|
| 5 | Max Euwe | 1935–1937 | 34–36 | |
| 6 | Mikhail Botvinnik | 1948–1957 1958–1960 1961–1963 |
37–46 47–49 50–52 |
|
| 7 | Vasili Smyslov | 1957–1958 | 36 | |
| 8 | Mikhail Tal | 1960–1961 | 24 | |
| 9 | Tigran Petrosian | 1963–1969 | 34–40 | |
| 10 | Boris Spasski | 1969–1972 | 32–35 | |
| 11 | Bobby Fischer | 1972–1975 | 29–32 | |
| 12 | Anatoli Karpov | 1975–1985 | 24–34 | |
| 13 | Gari Kasparov | 1985–1993 | 22–30 |
FIDEko munduko txapeldunak 1993–2006 artean [aldatu]
|
Munduko txapeldun klasikoak 1993–2006 artean [aldatu]
|
Eztabaidatuak ez dauden munduko txapeldunak 2006-gaur egun artean [aldatu]
| # | Izena | Urtea | Herrialdea | Adina |
|---|---|---|---|---|
| 14 | Vladimir Kramnik | 2006–2007 | 31 | |
| 15 | Viswanathan Anand | 2007–gaur egun arte | 38 |
Kanpo loturak [aldatu]
- Munduko Xake Txapelketa (Ingelesez)
|
|||||||