Mungia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mungia

 Bizkaia
Mungiako udaletxea.
Mungiako udaletxea.
Mungiako bandera

Mungiako armarria

Izen ofiziala Mungia
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Mungialde Uribe Butroe
Alkatea Izaskun Uriagereka Legarreta (EAJ)
Herritarra mungiar
Koordenatuak 43°21′17″N 2°50′50″W / 43.35472°N 2.84722°W / 43.35472; -2.84722Koordenatuak: 43°21′17″N 2°50′50″W / 43.35472°N 2.84722°W / 43.35472; -2.84722

Bizkaia municipalities Mungia.PNG

Eremua 52,12 km2
Garaiera 20 m
Distantzia 15 km Bilbora
Posta kodea 48100
Biztanleria 16.866 bizt. (2013)
Dentsitatea 323,6 bizt./km²
Sorrera 1376
http://www.mungia.org

Mungia Bizkaiko barrualdeko udalerria eta Mungialdeko eskualdeko hiriburua da. 16.000 inguruko biztanle ditu eta itsasotik 20 metroko garaieran dagoen eremu zabala da. Sollube (684 m) eta Jata (592 m) mendiez gain, baditu hainbat sakonune eta mendixka; besteak beste Gondramendi (217 m), Tallu (342 m) eta Berreaga (366 m).

Hauek Butroi ibaiaren ibarra inguratzen dute. Ibai hau Bizkargi (536 m) mendian sortu, Mungiatik igaro eta Gaminiz badian isurtzen du ura. Baina hau ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; badira inguruan makina bat errakatxo eta iturri Butroi ibaiaren ibaiadarrak direnak, Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muga hauen barruan sortzen den eskualdeak Mungiaz gain, Arrieta, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Jatabe, Meñaka, Fruiz eta Bakio udalerriak ditu. Orain gutxira arte, Mungiak beste herri batzuek legez, bazituen ondoko udalerrietan hainbat barruti. Hauek hurbilen zeukaten udalerriaren esku geratu dira, kostaldeko Basorda kasu.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mungiako biztanleriak etengabeko hazkundea izan du, 80ko hamarkadaren hasierako geldiune laburra izan ezik. Hazkunde hori azken urteotan bizkortu egin da Euskal Herriko hainbat tokitatik etorri eta herritartu diren pertsonei esker, bai eta hazkunde begetatiboaren ehuneko handiari esker ere.

Horrek guztiak populazioaren %21 hogei urtetik beherakoa izatea eragin du. Mungiako bizilagunetatik %43 oinarrizko ikasketak egiten ari da edo egin ditu, %14k profesional erako ikasketak ditu, %24k bigarren mailakoak edo erdi mailakoak, eta, %11k, berriz, goi mailakoak.

Azken urteotan, Mungia jatorri askotako jendearen bizileku gertatu da, besteak beste Ipar Afrikatik eta Hego Amerikatik etorritako hainbatena.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko hautagai Izaskun Uriagereka hautatu zuten alkate.

Mungiako udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[1]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9
3.747 (%45,04)
Bildu
5
2.302 (%27,67)
Agrupación Electoral Monte Berriaga (AEMB-MBHE)
2
1.079 (%12,97)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)
1
433 (%5,20)
Aralar
-
283 (%3,40)
Alderdi Popularra (PP)
-
264 (%3,17)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
211 (%2,54)

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarari dagokionez, euskaldun kopuru handia duen eskualdea da: bizilagunen %26 gaztelaniaduna da, %16 ia euskalduna eta %58 euskaldunak dira, (horietatik %67 alfabetatuak). Berezko hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mungiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mungia Aldatu lotura Wikidatan

Mungia historian zehar - Historia local de Mungia