Munia Gaztelakoa
Wikipedia(e)tik
Munia Gaztelakoa baita ere Muniadona edo Mumadonna Antso izenez ezaguna ( 995 - d.1066) Iruñeko erregina (1010 - 1035), Ribagorza (1017 - 1035) eta Gaztelako konderrien (1029 - 1035) kondesa zen.
Aita Antso Gartzia I.a eta ama Urraka Gomez zituen, Palenciako Banu Gomez familiakoa.
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
1010an, Iruñeko Antso III.a Nagusia erregea ezkondu zuen. Lau seme-alabak izan zituzten:
- Fernando Antso, Gaztelako kondea.
- Gartzia III.a Santxez (1020-1054), Iruñeko erregea.
- Gonzalo I.a Ribagortzakoa (?-1045), Sobrarbre eta Ribagorzako kondea.
- Bernardo Nafarroakoa (?-1024).
Ribagorzako konderria [aldatu]
1017an Ribagorzako kondesa bihurtu zen Guillermo kondea hil zenean. Munia Ribagorzako Ramon II.aren birloba zen. 1018an nafarrek konderria okupatu zuten.
Gaztelako Konderria [aldatu]
1029an, Gartzia Antso Bela leinuak eraila zenean, Munia arreba zuenez, Antso III.a Nagusia Gaztelako konde bihurtu zen.