Muniain (Aberin)

Koordenatuak: 42°37′14″N 2°00′44″W / 42.620582°N 2.012132°W / 42.620582; -2.012132
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Aberingo kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muniain».
Muniain
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Nafarroa

| herrialde bandera2 | izena = Nafarroa | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaAberin
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°37′14″N 2°00′44″W / 42.620582°N 2.012132°W / 42.620582; -2.012132
Demografia
Biztanleria275 (2020:  −14)

Muniain edo Muniain Iguzkitza[1] Aberingo kontzejua da. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 285 biztanle dauka. Udalerriko kontzejurik jendetsuena da beraz.

Berezko udalerria izan zuen, 1857ko erroldarako desagertu zena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muniain Aberin kontzejuaren mendebaldean dago NA-122 errepidearen albo batean eta Lizarratik gertu. Jurramendiren ekialdeko lehen maldetan kokatua dago.

Iparraldean Etxabarrirekin, ekialdean Abintzao eta Oteitzarekin, hegoaldean Morentin eta Baigorrirekin, eta mendebaldean Deikaztelu eta Arellanorekin egiten du muga.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muniaingo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
283 278 273 269 258 258 260 272 285

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jasokundearen eliza, hainbat estilo nahasten dituen parrokia da. Jatorrizko tenplua XVI. mendean eraiki zuten, baina zoritxarrez garai hartatik pentagono itxurako aurrealdea baino ez da kontserbatzen. Eliza barruan, erretaula barrokoa dago
  • San Roman baseliza, aldaketa handiak izan dituen Erdi Aroan eraikitako baseliza da. Barruan San Romanen eskultura barrokoa dago.
  • San Sebastian baseliza, ere Erdi Aroan eraiki zen berez, eta 1654an berriztu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iharduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, Ega ibaiak lagunduta, herriaren inguruko lurrak nahiko emankorrak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren izendegiak lehen forma proposatu eta bigarrena sinonimotzat hartzen du. Ofizialki Muniáin de la Solana.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa