Munich (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Munich 2005eko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren historia-drama filma da. George Jonas hungariar idazle, olerkari eta kazetariaren Vengeance: The True Story of an Israeli Counter-Terrorist Team liburuan oinarrituta dago: liburu hartan, 1972ko Municheko sarraskiaren ondoko gertakariak kontatzen dira. Filmean aktoreok antzeztu zuten: Eric Bana, Daniel Craig, Ciarán Hinds, Mathieu Kassovitz, Hanns Zischler eta Geoffrey Rush.

Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi.

Argumentua

Filmak 1972ko Udako Olinpiar jokoetan jazotako Municheko sarraskiaren ondorengo gertakariak kontatzen ditu. Irail Beltza palestinar talde armatuak israeldar olinpiar taldeko 11 atleta judu eta alemaniar polizia bat erail ostean, Israelgo gobernuak, mendeku gisa, Mossadeko Avner (Eric Bana) israeldar agente sekretuari 11 palestinarren erailketa agindu dio, haietako batzuk israeldar atleta haiek hil zituen Irail Beltza taldeko kideak zirenak. Misio horretarako, Avnerrek bere emazte haurduna laga eta nortasunez aldatu behar du, bai eta Mossaden arabera sarraski horretako arduradunak zirenak topatu ere. Betebehar horretan, laguntzaileak ditu: Steve (Daniel Craig), jatorri judua duen hegoafrikarra; Carl (Ciarán Hinds), ekintza bakoitzaren ondorengo garbiketa arduraduna; Hans (Hanns Zischler), alemaniar iruzurgile trebea; eta Robert (Mathieu Kassovitz), lehergailugile bilakatu berri den belgikar jostailugilea.

Aktoreak

Kanpo loturak