Munstro

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Antonioren Tentaldia margolanaren xehetasuna (Matthias Grünewald, 1515)

Munstroa (latinez munstrum) naturaren ohiko ordenaren aurka doan izakia da. Beldurra sorrarazten duen edozein animalia mitologikoari ematen zaion izena da. Oso ohikoa da mitologian, elezaharretan eta beldurrezko ipuinetan aurkitzea.

Ezagunenen artean, Minotauroa dago, zezen burua eta gizaki gorputza duen izakia, greziar mitologian agertzen dena. Baita Medusa ere, bere ilea, sugez osaturik zuena, eta, bere begietara begiratzen zuen edozein, harri bihurtzen zuena. Hauek, munstro mitologikoen artean. Beste batzuk, balizkoak edo elezaharretakoak dira, Ness Lakuko munstroa, Chupacabras eta Yetia, adibidez. Batzuek, munstro hauek ikusi dituztela diote, baina ezer ez da ziurra. Egun, oso irudikatuak dira telebistan, zinean eta zientzia fikziozko istorioetan.

Munstroak historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fantasiazko generoak bereganatu aurretik, munstroa gizarte kontzeptu garrantzitsu bat zen. Ohi, lurralde ezezagunei lotuta zeuden. Adibide bezala, esploratu gabeko mapatako lurraldeak, herensugeak bezalako munstroak bertan bizi izan zirela adierazita agertzen dira. Ezezagunaren eta munstroen arteko lotura honek, mendebaldeko gizartea zientzia eta beste gai akademiko batzuk erabiltzera bultzatu zuen, ezezaguna ulertzeko asmoz. Honela, munstroak, buruhauste zientifikoak bihurtu ziren. Nahitaez ulertu behar ziren gauza zientifikoak.

Zientzia eta munstroen arteko erlazio hau, beldurrezko eleberri askotan bihurtu zen. Eleberri hauetan, zientzia ez zen munstroak aztertzera mugatzen, baizik eta baita sortzera ere, Frankenstein kasu.

Munstro erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko hainbat erlijiok, hinduismoa kasu, baita antzinateko erlijioak, greziar mitologia eta eskandinaviar mitologia ere, munstroz josita daude. Munstro hauek, jainkoen etsai bezala agertzen dira. Eskandinaviar mitologian, Ragnaröka Asgardeko jainkoen eta erraldoien arteko, seme-alabekin batera, azken gudua zen. Pastafarismoan, aldiz, euren jainkoa, Espageti Hegalari Munstroa da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]