Muonioko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muonioko armarria
Muonioko armarria

Muonioko armarria (finlandieraz, Muonion vaakuna) Finlandia iparraldean dagoen Muonio udalerriaren ikur nagusia da.

Armarria Harald B. Hellström artistak sortu zuen 1955. urtean; udalbatzak urte bereko ekainaren 1ean eta irailaren 30ean onartu zuen, baina ofizialki ez zuen baliorik izan azaroaren 15ean Barne Ministerioak ontzat eman zuen arte. Armarria sortzerakoan, artistak eskualdeko natura izan zuen buruan eta, hala, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriaren bereizgarriak adierazi nahi izan zituen. Atzealde gorriaren gainean, zilarrezko mendi tontorra dago, buruan sei puntako zilarrezko izarra duena. Hain zuzen, izarrak (iparrizarra) udalerriaren kokapena adierazten du, herrialdearen iparraldean eta Zirkulu Polar Artikoaren gainean, neguko gau ilun, luze eta hotzetan zerua argitzen duen izar nagusia baita. Tontorrak, aldiz, 807 metroko Pallas muinoaren Taivaskero tontorra irudikatzen du; izan ere, Pallas eskualdeko naturaren ikur nabarmenena da eta, azken urteotan, Pallas-Yllästunturi Parke Nazionalari eta eski-estazioari esker, udalerriaren motore ekonomiko nagusi ere bilakatu da. Azkenik, aipatzekoa da armarriko sinbolismoak ere Muoniok antzinako kulturarekin eta, zehazki, samiekin duen harremana irudikatzen duela [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 149 or. ISBN 951-773-085-3..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]