Mur (ibaia)

Koordenatuak: 47°07′48″N 13°20′49″E / 47.13°N 13.3469°E / 47.13; 13.3469
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mur / Mura
Datu orokorrak
Motaibai eta ur-laster
Luzera434 km
Geografia
Map
Koordenatuak47°07′48″N 13°20′49″E / 47.13°N 13.3469°E / 47.13; 13.3469
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera13.824 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria166 m³/s
IturburuaHohe Tauern
Bokalea
()
Drava
Artikulu hau Europako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mur».

Mur[1] (alemanez) edo Mura[1] (kroazieraz, eslovenieraz edo hungarieraz) Europako Erdialdeko ibai bat da.

Ibilbidea

Erdialde Ekialdeko Alpeetako Hohe Tauern mendikatean jaiotzen da 1.898 metrotako altueran. 480 kilometrotako luzera dauka eta zatirik handiena Austrian egiten du, 330 kilometro inguru. Bidean zeharkatzen duen hiri handiena Graz da.

Ondoren 95 kilometro egiten ditu Eslovenian, hauetatik 67 Austria eta Kroaziarekiko muga zehazten duelarik. Azken zatia Kroazia eta Hungariaren arteko muga markatzen du, azkenik urak Drava ibaian isuriz.

Ibai adarrak

Honako hauek dira Mur ibaiaren ibaiadar nagusiak:

Ustiaketa

k.a. IV mendetik aurrera izan dira uretako errotak Mur ibaiaren ertzetan. Errota bereziak dira, uraren gainean ezarrita baitaude eta urak gurpil handi bat mugitzen du. Aintzinako teknologiaz baliatu ziren eslaviarrak eta magiarrak ere eta 1930. hamarkadan oraindik errota ugari ari ziren lanean ibaiean zehar. Gaur egun bakarrak irauten du, Babič errotak (eslovenieraz: Babičev mlin), Veržej herrian.

1772an urrea ustiatzen ere hasi ziren, Mur ibaiak ugari baitzekarren, baina gaur egun kopurua ez da nahikoa honen inguruko jarduera bat sortarazteko.

Austria aldean hainbat zentral hidroelektriko daude Mur ibaian.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-07-06).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mur (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan