Murad I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Murad I.a
Murad I.a

1383 – 1389
Aurrekoa Orham I.a
Ondorengoa Bayezid I.a

Jaiotza 1326
Bursa?
Heriotza 1389
Kosovo


Murad I.a (Hüdavendiğar, Jainkotiarra, deitua), Otomandar Inperioko printzea, 1359-1383 urteetan, eta sultana 1383tik 1389 arte (Bursa?, 1326 - Kosovo, 1520).

Orhan I.aren eta Nilüfer Hatun bizantziar kristauaren bigarren semea izan zen. Bizantziar Inperioren ereduan oinarritutako armada iraunkorra antolatu zuen, eta administrazio-sistema burokratikoa ezarri zuen. Beretutako lurraldeetan, kristauak erabili zituen bere inperioa sendotzeko, eta kristauei beren erlijioa eta ohiturak atxikitzen utzi zien, baldin eta zergak ordaintzen bazituzten.

Gerra ugari izan zen Murad I.a aginpidean egon zen garaian. Grezian, Asia Txikian eta Balkanetan, eta serbiar, hungariar eta bosniarren kontra borrokatu zen. Lehenik, Bizantziar Inperioaren aurka egin zuen, eta Trazia okupatu zuen. 1361ean Adrianopolis hartu, eta bere hiriburu izendatu zuen. Handik aurrera, Edirne izena hartu zuen ordura arte Adrianopolis izan zena.

Balkanetara ere abiatu zen, Konstantinopla inguratzeko asmoz, eta Serbiako eta Bulgariako printzerrien aurka borrokatu zen. 1368an, Itsaso Beltzaren kostaldera jo zuen, eta Burgaz hartu zuen. Geroago, 1371n, serbiarrak eta bulgariarrak erabat garaitu zituen, eta Mazedonia ere hartu zuen. Horren ondorioz, Bizantziar Inperioko Androniko IV.a Paleologoa Murad I.aren basailu bihurtu zen. Sofia eta Nis hiriak ere hartu zituen haren armadak, eta, 1383an, Kairoko kalifak, ordainetan, sultan izendatu zuen.

Serbiarrak berriro altxatu zirenean, Murad hara abiatu zen; Kosokovo guduan serbiarrak garaitu zituen, eta serbiarren erregea hil zuen, baina zaldun serbiar batek, desertorea zelako itxura eginez, haren dendara iritsi eta sastakai pozoitu batekin sastakada bat ematea lortu zuen. Han bertan hil zen sultana.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Murad I.a Aldatu lotura Wikidatan