Murad V.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Murad V.a

Murat V.a edo Murad V.a (1840ko irailaren 21a1904ko abuztuaren 29a), Otomandar Inperioko sultana, 1876ko maiatzaren 30etik abuztuaren 31ra.

Abdulmeziz I.a sultanaren semea, tronua hartu zuen bere osaba (Abdulaziz I.a) agintetik kendu ondoren. Kultura frantsesaren eragin handia izan zuen. 93 eguneko erregealdiaren ondoren, tronutik kendu zuten buruko gaitza batek eraginda. Bere anaiak Abdülhamit II.ak oinordetu zuen.

Murad V.a ez zen gai izan bere jarraitzaileek nahi zuten konstituzioa adosteko, eta bere erregealdian Errusiar Inperioarekin harremanak okerrera joan ziren. Horrek hurrengo urtean hasiko zen gerra eragin zuen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Keratry, Mourad V, prince, sultan, prisonner d'Etat, 1840-1876, Paris 1878.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Murad V.a Aldatu lotura Wikidatan