Muriel Spark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muriel Spark
Bizitza
JaiotzaEdinburgo1918ko otsailaren 1a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaFlorentzia2006ko apirilaren 13a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaHeriot-Watt University (en) Itzuli
James Gillespie's High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea, antzerkigilea, editorea, gidoilaria, literatura-kritikaria eta biografoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEdinburgoko Errege-elkartea
Errege Literatura Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

murielspark.com
IMDB: nm0816944 Allmovie: p314948 IBDB: 11176
Musicbrainz: a4f8ae34-5ef7-4218-824a-e48300933828 Find a Grave: 13962551 Edit the value on Wikidata

Muriel Spark (Edinburgo, Eskozia, 1918ko otsailaren 1a - 2006ko apirilaren 13a) ingelesezko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako judu familia batekoa zen jatorriz, eta Erroman eman zuen bere bizitza ia osoa. Bere eleberriak bizitza modernoari buruzko iruzkin ironikoak eta satirikoak dira, katolizismoaren ikuspegitik eginak (1954. urtean katolizismora bihurtu zen); ongiaren eta gaizkiaren arazoa haren obra askotan agertzen den kezka da. Hegoafrikara bidaiatu zuen eta zenbait urte egin zituen Rhodesian. 1938an S. O. Sparkekin ezkondu zen, eta harengandik bereizi zenean, 1944an, Ingalaterra itzuli zen. Kanpo Arazoetako ministerioan lan egin zuen, nazismoaren aurkako propaganda sailean.

Lanik aipagarrienak: Kontsolatzaileak (1957); Memento Mori (1959); Pekham Ryeko balada (1960); Baliabide urriko andereñoak (1963); Mandelbaumeko atea (1965). Bere eleberri ospetsuena, baina, Jean Brodieren lehen urratsak (1961) da: Edinburgoko irakasle xelebre baten historia da, ikasle baten ikuspegitik begiratuta. Obra antzerkirako eta zinemarako moldatu zen, arrakasta handiz. Azkeneko lanak: Ibai ondoko berotegia (1973); Lurralde eskubideak (1979); Alfer hutsa (1981); Arazo bakarra (1984). Ipuin-bilduma bat ere argitaratu zuen, Muriel Sparken kontakizunak (1985), eta poesia- eta literatura-kritika zenbait.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]