Murueta
|
Murueta |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Murueta | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
||
| Alkatea | Frantzisko Jabier Ondarza Maguna-Goikoetxea (Indep.) | ||
| Herritarra | muruetar | ||
| Koordenatuak | 43°21′14″N 2°41′2″W / 43.35389°N 2.68389°WKoordenatuak: 43°21′14″N 2°41′2″W / 43.35389°N 2.68389°W | ||
| Eremua | 6,1 km2 | ||
| Garaiera | 5 m | ||
| Distantzia | 25,5 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48394 |
||
| Biztanleria | 310 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 50,82 bizt/km² | ||
- Abadiñoko Murueta auzorako ikusi: Murueta (Abadiño)
Murueta Bizkaiko udalerria da. Busturialdeako eskualdean kokaturiko herri honek 302 biztanle zituen 2006ko erroldaren arabera. 1967an herri independente izateari utzi zion Gernikak anexionatu zuelako. 1987an independentzia berreskuratu zuen berriro ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta mugak
Murueta Oka ibaiaren mendebaldean kokatzen da Urdaibaiko erretserba naturalaren baitan. Muruetako erliebea aldakorra da. Batetik itsasadarraren ondoko padura eta gune lauak, eta bestetik mendebaldean dauden mendiak. Zenbat eta mendebalderago, maldak gero eta handiagoak dira.
Muruetako herri mugakideak honakoak dira: Busturia eta Gautegiz-Arteaga iparraldean, Forua hegoaldean, Gautegiz-Arteaga ekialdean, eta Gamiz-Fika eta Fruiz mendebaldean. Mendebaldeko muga naturala Oka ibaia da.
[aldatu] Ekonomia
Nekazaritza izan da beti Muruetaren jarduera ekonomiko nagusia. Dena den, herriaren izena daraman Muruetako ontziola "Astilleros de Murueta S.A." enpresak garrantzi handia dauka. 1943an sortua, 170 ontzi baino gehiago eraiki ditu historian zehar. Itsasoraturiko lehen itsasontzia "Punta Begoña" izan zen.
Urteak aurrera joan ahala, eta merkatuaren beharrizanak direla eta, karga ontziak eraikitzeaz gain, Bermeorako eta Euskal Herriko osorako atunontziak eraikitzen dituzte. Ontzietako batzuk 130 metroko luzera ere badute.
2004an Espainiako gobernuak Sestaoko La Naval ontziola publikoen pribatizatu zituenean, Astilleros Murueta eta Ingelectric euskal enpresa-taldeak La Navalen akziodun nagusi bilakatu ziren eta Euskal Herriko ontziolarik handiena sortu zuten.
[aldatu] Demografia
| Urtea | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1991 | 2001 | 2006 |
| Biztanleak | 361 | 387 | 373 | 429 | 461 | 389 | 390 | 426 | 367 | 335 | * | * | 201 | 259 | 302 |
[aldatu] Ondarea
- Andra Mariaren Jaiotza eliza
[aldatu] Hauteskundeak
Muruetako alkatea Muruetako Independenteen Taldeko Frantzisko Jabier Ondarza Maguna-Goikoetxea da. 2007ko udal hauteskundeetako emaitzak honakoak izan ziren:
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| MIT | 163 | 6 |
| EAJ | 52 | 1 |
| PP | 2 | 0 |
Baliogabeko botoak 7 izan ziren (emandako guztien %3,48, eta zuri emandako botoak 7 (botoen %3,85%). Abstentzioa, berriz, %8,22koa izan zen.
[aldatu] Garraiobideak eta azpiegiturak
Murueta Bilbo eta Bermeo arteko Euskotrenen lineak zeharkatzen du. Urdaibaiko linea bi zatitan eraiki zen. Lehenik, Zornotza eta Sukarrieta arteko tartea, 1893an inauguratua. Eta azkenik, Bermeorainoko trenbidea, 1956an. 2006. urtean trena Bermeora lehen aldiz heldu zela 50 urte bete zirenean, antzinako lurrun-tren batek ibilbide turiskoak egin zituen trenbidean.
Trenaz gain, Bizkaibusen Bilbo eta Bermeo arteko A3515 lineak geltokiak dauzka Murueta udalerrian.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Muruetako jaiak abuztuko lehen astean ospatzen dira. Horrez gain, honako egunetan azokak eta jaiak antolatzen dira:
- San Isidro: maiatzak 15
- Andra Mari: irailak 8
- Basatxerri Azoka: Abenduko azken igandea
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Murueta Ontziola.
|
|||||||