Musika minimalista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Musika minimalista AEBetan sortutako musika estiloa da.Musika esperimental edo downtown musikatzat jotzen da. 1960an sortu zen, eta harmonia kontsonantean oinarritu zen. Antolamendua erritmo zelula txikietan oinarritzen da. Mugimentu hau San Franciscon hasi eta handik gutxira New Yorkera zabaldu zen (loftetara hain zuzen ere).

Minimalismoa, XX. mendeko musika esperimentalik garrantzitsuena izatera iritsi zen mundu osoan. Hasieran, konpositore asko saiatu ziren pieza minimalistak konposatzen, baina, azkenean, lauk bakarrik lortu zuten aurrera irtetea. Horien artean, Terry Riley, Steve Reich, Philip Glas eta ez hain famatua, baina, ona hala ere, La Monte Young. Europan, konpositore nagusiak hauek izan ziren: Louis Andriessen, Karel Goeyvaerts, Michael Nyman, Gavin Bryans eta abar. Zerrenda handitu edo txikiagotu daiteke, musika minimalistari egindako definizioen arabera, instrumentuen arabera eta abar.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minimalista hitza lehen aldiz 1968an erabili zen, Michael Nymani esker. Nymanek, ondoren, definizioa bere liburuan azaldu zuen, Experimental music (1974) izenekoan.

Musika minimalista jendeak uste duena baino zabalagoa da, definizioz, musika arteka txikiz osatua dagoelako, errekurtso musikal oso urriz egina dagoelako eta instrumentu oso sinpleak edo ohikoak erabiltzen dituelako. Esate baterako, tinbalak, bizikleta baten gurpila, whiskiaren edalontzia. Elementu naturalek eragindako soinuak ere eransten ditu estilo honek. Soinu oso arraroak egiten dira, adibidez saxofoi baten soinua paretaren kontra dagoela. Melodien erritmoa aldatu egiten da, mantsotuz eta azkartuz. Piezak nota asko izan ditzake, edo hiru nota egin minutuko, adibidez. Hasierako etapetan, musika minimalista oso zorrotza izan zen eta Reich konpositoreak, adibidez, musika minimalista edertu zuen. Izan ere, oso zorrotzak eta motelak ziren, eta askotan konpositoreak berak jotzen zituenak.

Gailentasun minimalistak, beste arte mota batzuetan ere minimalismoa aplikatzea eragin zuen. Adibidez, eskulturan, arkitekturan eta abar. Horietan “sinple” eta “minimo” hitzak oinarri bezala hartuz, laster marrazketan ere, arte minimalista zabaldu zen.

Hasierako konposizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika minimalistaren lehen konposizioa 1958. urtean sortua zen, La Monte Youngek, hain zuzen ere. Lan honetan musika notak oso luzeak dira, esaterako, lehenengo nota. Nota honek lau minutu eta hogeita hamahiru segundo irauten ditu. Ekintza honetan, sokazko hirukote batek beste obra musikal bat hasten du.

1960an, Terry Rileyk konposizio bat egin zuen. Lan honetan protagonista harizko kuarteto bat da, eta Do maiorren idatzia da. 1963an Rileyk musika elektrikozko bi lan egin zituen, grabagailu elektrikoen atzerapenaz baliatuta. Mescalin Mix eta The Gift ziren musika lan horiek, eta horiekin, minimalismoari errepikapenen ospea ekarri zion. 1965 eta 1966. urteetan Reychek hiru konposizio egin zituen: Lehenengoa, It is gone a rain; bigarrena Come out, biak kaseterako, eta azkena, piano Phase, zuzeneko emanaldietarako. Melodia hauek ia berdinak baina denboran zehar desplazatuak. 1968an hasita, 1+1 konposizioarekin Philip Glassek, konposizio batzuk idatzi zituen, non, konposizioei, gehigarri bat erantsi zien (adibidez, sekuentzia hauek: 1, 1 2, 1 2 3, 1 2 3 4). Konposizio hauen artean daude Two Pages eta Music in Fifths. Une honetan hasi zen musika minimalista indarrean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyle Gannek 9 ezaugarri bereizi zituen musika minimalistaren barruan:

  1. Harmonia estatikoa: Akorde batean mantentzea edo akorde jakin batzuetara bakarrik mugitzean datza ezaugarri honek.
  2. Zelula laburren eta berdinen errepikapena: Ezaugarri hau musika minimalistaren ezaugarri ohiko eta ezagunena da. Minimalismoaren urteetan zehar, konpositoreek erabili dute ezaugarri hau.
  3. Zelula txikien errepikapena: Hau ere oso ezaugarri nabarmena da musika minimalistan. Eredu desberdinak eratu eta horietan oinarrituz obrak egitean datza.
  4. Erritmo estatikoa: Musika minimalistan erritmoa berdin mantentzen da obra guztian zehar, baina, batzuetan erritmo aldaketa txikiak gerta daitezke.
  5. Instrumentuen estatikotasuna: Instrumentu guztiak obra guztian zati kopuru bera jotzen dute. Beraz, berdintasuna dago minimalismoan.
  6. “Metamusika”: Partituran idatzita ez dauden detaile txikiak egon ohi dira minimalismoaren barnean.
  7. Tonu aratzen erabilpena: Hau oso ohikoa zen minimalismoaren hasieran erabiltzea.
  8. Inspirazio orientala: Konpositore asko influentzia orientaletan oinarritzen dira: Young, Ryley etab.
  9. Abestien esentzia: Abestiak aratzak dira, ezkutuko detailerik gabe.