Musketari
Musketariak, Aro Modernoan, musketez armaturiko soldaduek eraturiko unitate militarrak izan ziren, Europa eta Asiako armadetan erabili zirenak.
Frantzian, Antzinako Erregimenaren garaian, subirau eta agintarien goardia pertsonala osatu zuten.
[aldatu] Musketari taldea Frantzian
Musketari taldea, Frantzian, Luis XIII.a Frantziakoak sortu zuen 1622an, eta, bere jatorria, bere aitaren errejimendu batean du, karabinak erabiltzen zituena.
Luis XIII.a, konpainia, musketez hornitu zuen, honek, musketari izen herrikoia eman ziolarik. Goardia berria, 100 musketariz eta 3 ofizialez osatua zegoen, infanteria eta zalditeria formazioetan banatua.
Handik gutxira, goardia, Luis XIII.aren gerra ministroa zen Michel Le Tellierrek erreformatu zuen, nork, armadan, urte kopuru zehatz bat betetzea agindu zuen, musketarien taldean sartu aurretik, eta, bereziki, nobleei, hauek ofizial maila lortu baino lehen. Noble askok zerbitzu hau egitea bilatu zuten, Musketarien konpainien zati izateak suposatzen zuen pribilegioagatik.
Errege Goardiaren zati izan ziren, hau, gainera, Garde du Corps edo goardia pertsonalaz eta Goardia Suitzarraz edo jauregiko goardiaz osatuta zegoelarik. Musketarien betebehar zehatza, erregea, hau jauregitik kanpo zegoenean babestea zen.
Sortu eta gutxira, Richelieu Kardinalak bigarren musketari konpainia bat sortu zuen, bere babes pertsonalerako. Kardinala, 1642an hil zenean, konpainia, haren ondorengo izan zen Julio Mazarino kardinalarengana pasa zen, honek, lau urte beranduago, 1646an, taldea desegin zuelarik.
Musketariak, berriz agertu ziren 1657an, 150 gizoneko konpainia bat bezala. Mazarino 1661ean hil zenean, kardinalaren musketariak, orduan, Luis XIV.a Frantziakoagana pasa ziren.
Bi konpainiak, 1664an berrantolatu ziren, batek, "Musketari Grisak" eta, besteak, "Musketari Baltzak" izena hartuz, euren jantzien koloreagatik. Aldi berean, konpainia bakoitzeko partaide kopurua, bikoiztu egin zen.
Musketariak, Antzinako Erregimeneko konpainia militar ospetsuenen artean zeuden, eta, hasiera batean behintzat, konpainiak, nobleentzat erreserbaturik zeuden.
1776an, Luis XVI.a Frantziakoaren erregealdian, konpainia, desegina izan zen, arazo ekonomikoak medio. 1789an birmoldatua, handik gutxira berriz desegina izan zen Frantziako Berrezarpenak, musketariak birsortzen ditu 1814an, ondoren, behin betirako desegiteko, 1816an.
Euren izena, ondoren, Alexandre Dumasen eleberri batzuetan ezaguna egin zen, Hiru Musketariak eta Hogei urte beranduago eleberrietan bereziki.