Muskiz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; Nafarroako herria gaitzat duena beste hau da: Muskitz

Muskiz

 Bizkaia
Muskizko kostaldea.
Muskizko kostaldea.
Muskizgo bandera

Muskizgo armarria

Izen ofiziala Muskiz
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Meatzaldea
Alkatea Borja Liaño (EAJ)
Herritarra muskiztar
Koordenatuak 43°19′24″N 3°7′18″W / 43.32333°N 3.12167°W / 43.32333; -3.12167Koordenatuak: 43°19′24″N 3°7′18″W / 43.32333°N 3.12167°W / 43.32333; -3.12167

Bizkaia municipalities Muskiz.PNG

Eremua 22 km2
Distantzia 26 km Bilbora
Biztanleria 7.408 bizt (2011)
Dentsitatea 336,73 bizt/km²
http://www.muskiz.org

Muskiz Bizkaiko udalerria da. Muskiz Bilboaldean dago, zehatzago Meatzaldean. Hala ere, historikoki, antzinako kontzejua betidanik Enkarterrian izan da.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Udalerria Bizkaiko kostaldeko mendebaldeko muturrean dago. Iparraldean Bizkaiko Golkoa; hegoaldean Galdames; ekialdean Abanto-Zierbena eta Zierbena eta mendebaldean Kantabriako Urdialaitz ditu mugakideak.

Barbadun ibaiak udalerria zeharkatzen du. Honek Bizkaiko Golkoan du ahoa, zehazki Zierbenarekin erdibanatua duen La Arena hondartzan.

Muskizko mendirik altuena hegoaldean dagoen Mello (626 m.) da. Beste mendi nagusiak Corbera haitza, (361 m.), Carrascal (269 m.), Ramos (229 m.) eta Janeo tontorrak (203 m.) dira.

[aldatu] Auzoak

Herria Gallartatik ikusia.

Hona hemen Muskizko auzoak[1][2]:

[aldatu] Historia

[aldatu] Antzinaroa

Antzinaroan autrigoiak bizi ziren eskualdean. Hala ere, arkeologia da gure bide bakarra Muskiz kokatzen den harana nola zen ikertzeko. Horretarako Ramos haitzean ikerketutako aztarnak baino ez daude[3]

I. mendean Plinio Zaharrak Naturalis Historia bere liburuan adierazi zuen Kantabriako itsas partean hainbeste burdina zuen non burdinazkoa zen mendi malkartsu eta garaia bazegoen. Adituen ustez, horrek esan nahi zuen erromatarrek gertuko Trianon meategiak zituztela. Hala ere, Flaviobriga ondoan izanda ere ez dira erromatar aztarnak aurkitu Muskizen.

[aldatu] Erdi Aroa

IX. mendera arte ez dago Muskizi buruzko testurik. Alfontso III.a Asturiaskoaren kronikan, 880. urte ingurukoa, esaten da Alfontso I.a Asturiaskoak Karrantza eta Sopuerta birpopulatu zituela. Somorrostro Harana aipatzen duen lehendabiziko dokumentua 1068. urtekoa da.

Kristautasuna hedatu ahala, elementu berri bat agertu zen: elizak. Eskualdeko antzinakoenak Pobeñako Andra Mari eta Cardeokoa dira. XIII. mendean Haroko Diego Lopez II.ak, Bizkaiko Jaunak, 1212an Antso Ortiz Marrokin Montehermosokoari Somorrostro Haranean zenbait eliza (tartean San Juliangoa) eta Barbadun ibaitik itsasoratzen zen mea guztia zergapetzeko eskubidea eman zizkion.

Hala, Erdi Aroan, San Juliango parrokiaren ondoan kontzejua sortu zen. Hori Enkarterriko Somorrostro Haranaren zati bat zen. Somorrostro Harana bitan banatuta zegoen: alde batetik, Hiru Kontzejuak, eta bestetik, Lau Kontzejuak. Muskiz, Lau Kontzejuetako bat zen Zierbenako San Roman, Abantoko Santa Juliana (edo Susoko Abanto) eta Abantoko San Pedro (edo Yusoko Abanto) kontzejuekin batera.

Eskualdeak banderizoen arteko gudetan parte hartu zuen, Muskiz hiriburutzat zuten Salazar leinua 1256 inguruan agertu zen, bertako Muñatoizekin senidetu zenean. Muskizko banderizorik famatuena XV. mendeko Lope Gartzia Salazar izan zen, Istoria de las bienandanças e fortunas liburua idatzi zuena. Hark San Martin auzoko bere dorretxetik eskualdea kontrolpean zuen.

Salazartarrak ez ezik, ahaide nagusietan bazegoen besterik, banderizoak ere baziren Saltzedokoak, Marrokinekoak, Putxetakoak, Santelicesekoak eta Bañalesekoak. Guztira, 17 dorretxe zituen Muskizek.

[aldatu] Aro Modernoa

XVI. mendea industriaren mendea izan zen Muskizen. Indar hidraulikoak eta gabiak siderurgia izugarri aurreratu zuten, muskiztar askok ontzigintzan eta itsas arloko jardueretan lan egin zuten: itsasgizonak, pilotuak eta beste. Mende hartan San Nikolas kofradia sortu zen.

XVII. mendean, siderurgiak herriko jauntxoak aberastu zituen. Kontzejuko aberatsena Simon de la Quadra izan zen, El Pobalren eta Bilotxiko burdinolen jabea. Hala, botere-zentroa Muñatoizetik San Juanera aldatu zen. Kontzejua bost koadrilatan banatuta zegoen: (Rigada, El Valle, Memerea, San Julian eta Pobeña), eta gobernua Cruceron ezarri zen.

XVIII. mendea burokraziaren arrakastarena izan zen Muskizen. Sebastian de la Quadra Llarena Felipe V.aren ministro bihurtu (1736-1746) eta Villariasko markes izendatu zuten. Burdinaren salmentarekiko bere jarrerak Enkarterri eta Bizkaiko Jaurerria aurrez aurre jarri zituen.

[aldatu] Aro Garaikidea

XIX. mendean gertaera bik Muskizko historia aldatu zuten: karlistadak eta meatzaritzaren hazkundea.

Lehen Gerra Karlistak antzinako Somorrostro Haranaren estruktura bukatu zuen, 1841ean, Muskizko San Julian udala eratu zuen antzinako kontzejua baztertuz. Hirugarren Gerra Karlistan, Muskizen hiru bataila izan ziren,izan ere, herria ezinbestekoa zen Bilbo kontrolatzeko. Herriak gorriak ikusi zituen garai hartan, adibidez, San Juan Muskiz bonbardatu zenean. Somorrostro Proklamak (1876ko martxoaren 13) Espaniaren batasuna aldarrikatu zuen, euskal foruak baztertuz.

Era berean, XIX. mendeko erdi ingurura arte, meategien jabetza herriarena bazen ere, foru-abolizioak hori aldatu zuen. Gainera, mende hartan, teknologiak ikaragarri aurreratu zuen. 1859an lehendabiziko meategia sortu zen eta 1868tik aurrera lau gehiago. Atzerritarrak ere etorri ziren burdina ustiatzera (Alfred Edwards, Triano Iron Ore, Mac Lennan, eta abar). Hazkunde horrek immigrazioa ekarri zuen Muskizera, eta berarekin batera, ideologia berriak (sozialismoa, komunismoa...).

[aldatu] XX. mendea

XIX. mendean hasitako bidea sakondu zen XX. mendeko hasieran. Muskiz Enkarterriko beste herriak bezala, eta ideologia berriek bultzatuta, Enkarterriko Autonomia estatuaren proposamen batzarrean egon zen. Beste alde batetik, abertzaletasuna ere hedatu zen udalerrian.

Gerra Zibilean, herria Bilboren pentzutan egon zen berriz ere. Euzko Jaurlaritzak herrian aireportu bat eraiki zuen Bilbo defendatzeko. Hori zela eta, faxistek askotan bonbardatu zuen herria.

Frankismoak industrializazio berria ekarri zuen Muskizera, meak agortu ahala. Petronor eta CAMPSA konpainia kimikoek, besteak beste, Barbadun ibaiaren arroa betiko aldatu zuten. Industria horiek hor diraute XXI. mendean ere.

[aldatu] Demografia

Muskizko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.468 2.663 4.069 4.239 4.345 4.060 4.077 4.733 6.011 6.054 6.358 6.558 6.839

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Borja Liaño hautatu zuten alkate.

Muskizko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[4]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5
1.473 (%34,75)
Biltzen
3
782 (%18,45)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2
707 (%16,68)
Eusko Alkartasuna
2
604 (%14,25)
Por Muskiz, Bai
1
483 (%11,39)
Alderdi Popularra (PP)
-
109 (%2,57)

[aldatu] Kirolak

Gaur egun, Muskizen kirol elkarte asko daude, tartean:

[aldatu] Jaiak

Herriko zaindaria: San Juan Bataiatzailea (ekainaren 24).

Auzoetan:

[aldatu] Monumentuak

[aldatu] Garraiobideak

[aldatu] Errepidea

[aldatu] Autobusa

Bizkaibus

Encartaciones S.A.

[aldatu] Trena

Bilboko Renfe Aldirikoak

[aldatu] Muskiztar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Muskiz
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak