Mutiloa (Gipuzkoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Mutiloa.

Mutiloa

 Gipuzkoa
Mutiloa udalerriaren ikuspegi orokorra.
Mutiloa udalerriaren ikuspegi orokorra.
Izen ofiziala Mutiloa
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Goierri
Alkatea Iñaki Ugalde Alustiza
Herritarra mutiloar
Koordenatuak 43°1′18″N 2°16′23″W / 43.02167°N 2.27306°W / 43.02167; -2.27306Koordenatuak: 43°1′18″N 2°16′23″W / 43.02167°N 2.27306°W / 43.02167; -2.27306

Gipuzkoa - Mutiloa municipality.svg

Eremua 8,61 km2
Garaiera 241 m
Distantzia 50 km Donostiara
Posta kodea 20214
Biztanleria 235 bizt (2008)
Dentsitatea 27,29 bizt/km²
Sorrera 1617
http://www.mutiloa.net

Mutiloa Gipuzkoako hegoaldean eta Goierriko eskualdean dagoen landa-udalerri euskalduna da. 2008an, 235 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Herrigunea.

Iparraldean Gabiria eta Ormaiztegi, hegoaldean Zerain eta Segura, ekialdean Idiazabal eta mendebaldean Legazpi (Urola Garaia) udalerriak mugakide ditu.

[aldatu] Auzoak

Herrigune nagusia parrokia-elizaren, udaletxearen eta plazaren inguruan bilduta dago. Gaur egun, biztanle guztien %20, gutxi gorabehera, bertan bizi da.

Beste auzuneen artean, Lierni aipatzekoa da, izen bereko baselizaren inguruan osatua baitago. Mutiloarren %10 barne hartzen du.

Gainerako biztanleak (%70) auzo hauetan banatzen dira:

[aldatu] Historia

1144. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mutiloako herria. Segurako herriaren mende egon zen Mutiloa 1384. urtetik 1615. urtera, Filipe III.a Espainiako erregearen eskutik hiri-gutuna jaso zuen arte.

[aldatu] Ekonomia

Ekonomia-jarduera nagusiak industria (eraikuntza, janari-industria; langileen % 58,4) eta nekazaritza (bazka-landareak, barazkiak, ardiak eta behiak; langileen % 25,75) dira. Langile askok inguruko herrietako industrietan lan egiten du, eta baserriko lanak bigarren lanbide ditu.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
549 582 540 463 482 430 402 297 233 184 158 235
Mutiloako eliza.

[aldatu] Euskara

Mutiloako biztanle ia guztiak euskaldunak dira.

Sakontzeko, irakurri: Goierriko hizkera

[aldatu] Ondarea

Mañastegizar eta Murgiaran baserriak Kultura Interesdun Ondare izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Aipagarri dira XVIII. mendean berritutako San Migel eliza, Ama Birjina Lierniakoaren ermita eta Apaolazatarren oinetxea.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo-loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Mutiloa (Gipuzkoa)
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak