Mutiloagoiti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Arangurengo herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Mutiloa.

Mutiloagoiti

 Nafarroa
Udalerria Aranguren
Mutiloagoiti is located in Euskal Herria
Mutiloagoiti
Mutiloagoiti is located in Nafarroa
Mutiloagoiti
Koordenatuak: 42°47′56″N 1°37′2″W / 42.79889°N 1.61722°W / 42.79889; -1.61722Koordenatuak: 42°47′56″N 1°37′2″W / 42.79889°N 1.61722°W / 42.79889; -1.61722
Biztanleria 2.281

Mutiloagoiti Aranguren udalerriko kontzejua zen. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 2.821 biztanle zituen. 2010eko ekainaren 4an udalaren erabaki baten ondorioz, Mutiloagoiti, Mutiloabeitirekin batu zen, Mutiloa kontzeju berria osatuz.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Mutiloagoiti Arangurengo udalerriaren iparraldean dago, Iruñerriko gune metropolitarraren hegoaldean, eta hiriko PA-30 ingurabide autobidearen mendebaldean. Kontzejuak Mendillorrirekin egiten du muga iparraldean, eta Mutiloabeitirekin hegoaldean.

Mutiloabeitin gertatu ez bezala, Mutiloagoitiko herri zaharraren arrasto gutxi mantendu dira, eta kontzejuko eraikin gehienak berriak dira. Orokorrean dentsitate txikiko eraikuntzak dira nagusi. Etxebizitzez gain, Mutiloagoitin industrialde txiki bat dago, autobidearen ondoan 2000ko hamarkadatik aurrera garaturikoa.

Mutiloabeiti eta Mutiloagoiti bitartean ehundaka etxebizitza berri eraikitzea aurrikusten da ("Mutiloabitarte" izeneko proiektuaren bidez), eta azkenik bi kontzejuak elkarturik geratu ziren.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Mutiloagoitiko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
1.427 1.479 1.623 1.837 1.946 2.045 2.097 2.281 2.462 2.669 2.821

[aldatu] Ondarea

San Saturnino parrokia, Erdi Aroan eraiki zela uste den harrizko eraikina da. Dena den, elizaren gaur egungo egitura XVI. mende eta XVII. mendeen artean eginiko birmoldaketa sakonaren ondorio da.

[aldatu] Azpiegiturak eta garraioa

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Mutiloagoitin:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona17.GIF Artika Berria - Mutiloa 06:30 - 22:30 30´
N8 Labriteko Jaitsiera - Mutiloa Gauez Bi bidai

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Mutiloagoitiko jaiak maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen dira, maiatzaren 21aren inguruan betiere.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak