Mutriku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mutriku

 Gipuzkoa
Mutrikuko portua.
Mutrikuko portua.
Izen ofiziala Mutriku
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debabarrena
Alkatea Joseba Palenzuela Arrieta (Bildu)
Herritarra mutrikuar
Koordenatuak 43°18′N 2°23′W / 43.3°N 2.383°W / 43.3; -2.383Koordenatuak: 43°18′N 2°23′W / 43.3°N 2.383°W / 43.3; -2.383

Gipuzkoa municipalities Mutriku.JPG

Eremua 27,69 km2
Garaiera 0-623 m
Distantzia 47 km Donostiara
Posta kodea 20830
Biztanleria 5.029 bizt (2011)
Dentsitatea 181,62 bizt/km²
Sorrera 1209 irailaren 1
http://www.mutriku.net

Mutriku Gipuzkoako ipar-mendebaldeko bazterrean, Bizkaiarekiko mugan dagoen kostaldeko udalerria da, Debabarrena eskualdekoa.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Ingurune naturala

Hainbat hondartza daude udalerrian, hauek dira ekialdetik mendebaldera zerrendaturik:

[aldatu] Udalerri mugakideak

Iparraldean Bizkaiko Golkoa, hegoaldean Mendaro, ekialdean Deba eta mendebaldean Ondarroa, Berriatua eta Markina (Bizkaia) ditu mugakide.

[aldatu] Auzoak

[aldatu] Historia

Mutriku XII. mendearen hasieran sortu zen eta Hiri-Gutuna Alfontso VIII.a Gaztelakoak eman zion. Fernando III.a Gaztelakoak eta Alfontso X.a Gaztelakoak berretsi zituzten bere eskubideak.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Herria kaiaren gainean dago, desnibelean, eta hiriguneak Erdi Aroan muinoetan egiten ziren herrien trazaketa berbera dauka. Ardatz nagusia Erdiko Kalea da. Kale hori Beheko Plazatik hasten da, iparraldean, eta herri osoa gurutzatzen du, Txurruka Plazaraino iritsi arte. Gainerako kaleak Erdiko Kalearen ekialde-mendebalde zentzuan daude. Beste kale estu batzuk gurutzatzen dituzte kale horiek, malda biziak dira, arranpa eta eskaileradunak.

Mutrikuko Hirigune Historikoak lur zatiketa gotikoa gordetzen du hein batean, eta XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako balio historiko-artistiko handiko jauregi eta etxeak daude bertan.

Hauek dira aipatzekoak diren eraikinak, hirigunekoak eta kanpokoak:

Jasokundeko Ama Birjinaren parroki-eliza
  • Jasokundeko Ama Birjinaren parroki eliza (1803-1843). Silvestre Perez arkitektoak proiektatu zuen eliza neoklasiko hau. Oinplanoa gurutze grekoarena du eta fatxada nagusia tenplu erromatar baten itxurakoa. Dorrea abside erdizirkularrari itsatsia du, elizaren atzealdean.
  • Berriatua dorretxea, edo Sulengua (su-lehengoa), 1533ko sutea baino lehenagokoa baita.
  • Txurruka plaza, Kosme Damian Txurruka almirantearen omenezko eskulturaduna.
  • Zabiel Jauregiarekin (XVI. mendekoa), gaur egun Kultur Etxea dena.
  • Olazarra-Mizkia etxea.
  • Montalibet jauretxea (XVIII. mendekoa).
  • Portua, igerilekua eta udalerriko hondartzak.
  • Luis Peña Gantxegi arkitektoak 1963-69 artean egindako hainbat etxebizitza: Aizetzu, Iparragirre, Larreina eta, batez ere, Imanolena.

1995eko abenduaren 29an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen hirigune historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
3.687 3.835 3.694 3.927 5.286 4.141 4.380 5.107 5.246 4.578 4.775 4.979

[aldatu] Politika

Udal hauteskundeetako emaitzak
Alderdiak 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Bildu 1.583 8 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 822 4 897 7
Berdeak eta Independenteak 242 1 463 3
Eusko Alkartasuna (EA) (Bildu barruan) (Bidu barruan) 209 1

[aldatu] Kultura

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

  • Berdel eguna: apirileko lehen larunbatean
  • San Isidro: maiatzaren 15ean
  • Madalenak: uztailaren 21-25ean
  • Kalbario: irailaren 14-16an
  • Arrantzaleen eguna: irailaren 16an

[aldatu] Mutrikuar ezagunak

Bertan jaio ziren Antonio Gaztañeta Iturribalzaga (1656-1728) eta Kosme Damian Txurruka (1761-1805) almiranteak.

Aro garaikidean, Juan Carlos Perez (1958) abeslari eta musikaria ere herri honetan jaio zen, bai eta Patxi Pagoaga (1951-1995) eskubaloi-jokalaria eta Luciano Iturrino (1963) futbolaria ere.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Mutriku


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak