Mutrikuko udaletxea

Koordenatuak: 43°18′26″N 2°23′14″W / 43.30725°N 2.38709°W / 43.30725; -2.38709
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutrikuko udaletxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Mutrikuko hiri historikoa
Cosme Damian Txurrukaren estatua eta atzean Mutrikuko udaletxea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaMutriku
Koordenatuak43°18′26″N 2°23′14″W / 43.30725°N 2.38709°W / 43.30725; -2.38709
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
ErabiltzaileaMutrikuko Udala
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea2
Kontaktua
HelbideaTxurruka plaza, z/g.

Mutrikuko udaletxea Gipuzkoako Mutriku udalerriko udalaren egoitza da. Mutrikuko Alde Zaharreko Txurruka plazan dago. Ondasun kultural kalifikazioa du[1].

Bere izaera barrokoa euskal udaletxeen ezaugarriei dagokiena da: sarrerako arkupea, balkoi korritua eta aurrealdeko armarria. 1731an eraikia, 1811an suak hartua eta 1825an berreraikia izan zen.

Balkoiaren gainaldean hiru armarri daude. Eskuinaldekoa da handiena eta herriko armak ikus daitezke bertan. Ezkerraldekoa Gipuzkoako armarria da. Erdikoa, identifikatzeke dago, baina bi zutabe dauzka alboetan. Armarrian bi buruko arranoa eta katez inguratutako koroa daude. Erdian dorredun gazteluak eta lehoiak daude[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eusko Jaurlaritza. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  2. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. «Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]