Mutualitate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mutualitatea irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, konfiantzan eta elkarrekikotasunean oinarrituriko zerbitzu batzuk jasotzearren hainbat pertsona biltzen dituena. Mutualitateko bazkideek (mutualista deituak) mutualitatea finantzatzen laguntzen dute, aldian aldiko kuota baten bidez. Mutualisten kuoten bidez bildutako diruarekin, mutualitateak bere zerbitzuak ematen dizkie behar duten mutualistei.

Hainbat motatako mutualitateak daude: aseguru mutualitateak, lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateak, ehorztetxe mutualitateak, eta abar.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]