Muur Kapelmuur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Muur-Kapelmuur, Flandriako Tourraren azkenaurreko mendatea.

Muur Kapelmuur edo Muur van Geraardsbergen (frantsesez Mur de Grammont bezala ere ezaguna, hizkuntza horretan Geraardsbergen herriak jasotzen duen izena dena) Flandriako toki ezagun bat da, bere ospea nagusiki Flandriako Tourrari zor diona, sarri toki honetan erabakitzen den txirrindularitza lasterketa ospetsua.

Harresia Geraardsbergen dago (Belgika) eta izatez oso malda handia da, 93 metroko goitiera duena eta apenas mendate dei daitekeena. Malda herriaren erdigunean hasten da eta tontorrean dagoen kapera batera iritsi arte luzatzen da.

Malda ospetsuak denboraren igaroera jasan behar izan zue eta berrikuntza geroz eta beharrezkoago egin zen. 2004ko martxoak 28an Paul van Grembergen Herrizaingo Saileko Flandriar ministroak harresia berrireki zuen konponketa lanen ondoren. Guy Verhofstadt lehen ministroa eta Herman De Croo Diputatuen Ganberako presidentea ere egon ziren berrinaugurazioan. Lanaren aurrekontua 1.256.494 eurokoa izan zen.

Harresia flandriar txirrindularitzaren historiaren monumentu bat da. Malda hau txirrindulariek 1950eko Gante-Gante lasterketatik igotzen dute. Ordutik, harresia 70 lasterketa ingururen agenda dago.

Bizikletan igotzearen zailtasuna hazi egiten da errepidea adokinez osatua egoteagatik.

  • kokapena = Flandria (Belgika)
  • departamendua = Grammont (Belgika)
  • luzera = 475 metro
  • batez besteko malda = %9,3
  • gehienezko malda = %19,8
  • altuera = 93 metro

Koordenatuak: 50°46′21″N 3°53′24″E / 50.7725°N 3.89°E / 50.7725; 3.89

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muur Kapelmuur Aldatu lotura Wikidatan