My Name Is Earl
| My Name Is Earl | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izena | My Name Is Earl | |
| Euskaraz | Nire izena Earl da | |
| Sortzaileak | Greg Garcia | |
| Generoa | Komedia | |
| Ekoizleak | Greg Garcia Marc Buckland Tom Palmer |
|
| Partehartzaileak | Jason Lee Ethan Suplee Jaime Pressly Eddie Steeples Nadine Velazquez |
|
| Sailaren Ameriketako Estatu Batuetako Jatorrizko Emanaldi Datak | 2005eko irailaren 20a – 2009ko maiatzaren 14a | |
| Euskal Herrian nork bota zuen | Hego Euskal Herrian LaSexta eta Neox Ipar Euskal Herrian Paris Première eta M6 |
|
| Atal kopurua | 96 | |
| Atal bakoitzaren iraupena | 42 minutu (gutxi gorabehera) | |
My Name Is Earl (euskaraz Nire Izena Earl Da) estatubatuar telesaila bat da. Estatu Batuetan 2005eko irailaren 20a eta 2009ko maiatzaren 14a bitartean NBC kateak emititu zuen. Euskal Herrian aldiz, Hego Euskal Herrian LaSexta eta Neox kateetan, eta Ipar Euskal Herrian Paris Première eta M6 kateetan emititu ohi da. Bere garaian Emmy Saria irabazi zuen.
[aldatu] Argumentoa
Telesaila honetako antzezle nagusiak Jason Lee, Ethan Suplee eta Jaime Pressly dira. Leek Earl J. Hickey pertsonaia antzezten du, telesailako pertsonaia nagusia, ezer edo inorri begirunerik ez dion lapur eskas bat da, behinola lapurtutako diruarekin erositako loteria txartel baten bidez 100.000$ irabazi ditu, baina auto batek jotzean txartela galdu egiten du. Ospitalean zuzpertzen dagoen bitartean, bere emaztea joan (Jaime Pressly) eta dibortzioa sinaraziko dio, orduan, telebista ikusten ari dela, Carson Daly aurkezleak bere programan egindako aipamen baten bitartez karma delakoa deskubritzen du. Karmaren deskubrimenduak bere bizitza berrikusiaraziko dio, honi erabateko bira edo aldaketa bat emateko asmo berria izango duelarik.
[aldatu] Kanpo loturak
- My Name Is Earl telesailako IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)