Mykolaiveko oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mykolaiveko oblasta
Миколаївська область

bandera
Bandera
armarria
Map of Ukraine political simple Oblast Mykolajiw.png
Herrialdea UkrainaUkraina
Hiriburua Mykolaiv
Eremua 24598[1] km²
Biztanleria 1183282[1] (2008)
Dentsitatea 48,1 bizt / km²
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
www.mykolayiv-oda.gov.ua/


Mykolaiveko oblasta (ukraineraz: Херсонська область, translit. Mykolayivs’ka oblast’) Ukrainako hegoaldeko oblasta da. Mendebaldean Odesako oblastarekin du muga, iparraldean Kirovohradeko oblastarekin, ipar-ekialdean Dnipropetrovskeko oblastarekin, hego-ekialdean Khersoneko oblastarekin eta hegoaldean Itsaso Beltzarekin. 24.598 km²ko azalera du eta 2011ko urtarrilaren 1ean 1.183.282 biztanle zituen[1]. Hiriburua Mykolaiv da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mykolaiveko oblastak uda beroko klima kontinentala dauka (Dfa Köppen klima sailkapenean)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazal produktu nagusiak laboreak, azukre-erremolatxa, patata, barazkiak eta ekilorea dira. Abeltzaintzan hegaztiak eta behi-aziendak. Donbasseko industria-gune handietatik hurbil eta Itsaso Beltzaren ertzean egoteak, Mykolaiveko oblastaren garapen industriala ahalbidetu du. Industria arlo garrantzitsuenak elikagaien prozesamendua, kontsumoko artikuluen produkzioa eta makinagintza dira[2].

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mykolaiveko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3]):

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mykolaiveko oblasta Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b c Ukrainako oblast eta hirietako biztanleria Citypopulation.de
  2. Nikolaev oblast Ukrainetrek.com
  3. Mykolaiveko oblasteko hiriak World-gazetteer.com