Mystic River

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:45, 22 urtarrila 2016

Mystic River (euskaraz Ibai Mistikoa) 2003an Clint Eastwood zuzendariak zuzendutako estatubatuar filma bat da. Bertan Sean Penn, Tim Robbins, Kevin Bacon, Laurence Fishburne, Marcia Gay Harden, Laura Linney eta Emmy Rossum aktore-aktoresek lan egin zutelarik.

2004an Oscar Sarintzako sai izendapen jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria, Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria. Azkenik, Sean Penn aktoreak Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria eta Tim Robbins aktoreak Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria bereganatu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jimmy Markum (Sean Penn), Dave Boyle (Tim Robbins) eta Sean Devine (Kevin Bacon) mutiko zirenetik Boston hiriko langile auzo arriskutsu batean hazi izan ziren lagunakl dira. Baina, egun batez, Daveri bere bizitzan nahiz lagunenan betirako aztarna iluna utziko zuen erabakia hartu zuen. Hogeitabost urte beranduago, beste zoritxar batek iraganko adiskideak berriz ere elkartuko ditu: Jimmyren 19 urteko Katie (Emmy Rossum) alabaren erailketa. Jada polizia den Seani kasua argitzeko ardura emango zaio, baina Jimmyk erokeriarik egin ez dezan ere harretaz egon beharra du, alaba galtzearen etsipenaz juztizia bere eskuz hartzea erabaki baitu.

Aktoreak

Kanpo loturak