Næstved

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Næstved

Næstved
San Pedro eliza
bandera

armarria

Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Seelandia eskualdea
Koordenatuak 55°14′N 11°46′E / 55.233°N 11.767°E / 55.233; 11.767Koordenatuak: 55°14′N 11°46′E / 55.233°N 11.767°E / 55.233; 11.767
Næstved is located in Danimarka
Næstved
Eremua 681 km2
Posta kodea 4700
Biztanleria
Metropoli eremua
41.667 bizt. (2011)
80.732
Dentsitatea 61,19 bizt./km²


Næstved Danimarkako Seelandia eskualdeko udalerria da, Sjælland uhartearen hegoaldean kokaturik dagoena.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Bikingoen garaia baino askoz lehenagoko aztarnak aurkitu dira Næstveden, K.a. IV mendekoak hain zuzen ere. Danierazko Næs (penintsula) eta Tved (soildutako basoa) hitzen elkarketak sortu du herriaren izena. Edozela ere, monje beneditarrek 1138an San Pedro eliza hartu zutenerako herria bazela uste bada ere, hauek eman zioten indarra Næstvedi.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • San Pedro eliza (danieraz Sankt Peders Kirke): Hiriko bost elizetako bat da. 1135ean eraiki zen eta 1375etik aurrera Danimarkako eraikin gotiko esanguratsuenetakoa da. Adreilu gorriz egina dago.
  • Næstved Museoa (Næstved Museum): Næstved hiriaren bilakaera osoa erakusten duen museoa da.
  • Gavnø gaztelua (Gavnø Slot): Gavnø uhartean dagoen gaztelua da. 1737tik gaur arte Reedtz-Thott familiarena izan da. 9.3 km²-ko azalera du, erdia basoek estaltzen dutelarik. Bereziki famatuak dira bere lorategiak batez ere udaberriak tulipanak loratzen direnean.

[aldatu] Kirolak

Hiriko futbol taldea Næstved BK da. Bi aldiz izan da Daniar superligako azpitxapelduna, 1980 eta 1988an, eta behi Kopako azpitxapelduna 1994ean. Saskibaloi taldea ere badu, Team FOG Næstved, hau ere bigarren izana Danimarkako Kopan 2007 eta 2009an.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak