Néstor García Canclini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Néstor García Canclini
Bizitza
JaiotzaLa Plata1939ko abenduaren 1a (84 urte)
Herrialdea Argentina
BizilekuaMexiko Hiria
Hezkuntza
HeziketaLa Platako Unibertsitate Nazionala
Tesi zuzendariaPaul Ricoeur
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta soziologoa
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea
La Platako Unibertsitate Nazionala
Jasotako sariak

Néstor García Canclini (La Plata, 1939ko abenduaren 1a) argentinar saiakeragile eta antropologoa da. Filosofiako doktore-titulua lortu zuen Parisko eta La Platako unibertsitateetan. Irakasle eta ikertzaile izan da Mexikoko Unibertsitate Autonomoko Filosofia eta Letretako Fakultatean, eta Antropologia eta Historia Eskola Nazionaleko irakasle. Hainbat aldizkaritan parte hartu du, hala nola Cuadernos Políticos, Plural, Sábado, La Jornada eta Excelsior aldizkarietan. Saiakera-liburu ugari idatzi ditu, besteak beste: Cortázar, una antropología poética (1968), Arte popular y sociedad en América Latina (1977), Las culturas populares en el capitalismo (1981), Tijuana, la casa de toda la gente (1989), Culturas híbridas. Estrategias para entrar y salir de la modernidad (1991), Políticas culturales en América Latina (1987), El consumo cultural en México (1993). Latinoamerikaren ikuspegitik aztertu ditu modernitatea, postmodernitatea eta kultura, eta Consumidores y ciudadanos (1995) du lan ezagunenetako bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]