Nós-Unidade Popular

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nós-Unidade Popular (Nós-Up)
Gu-Herri Batasuna
BuruzagiaCarlos Morais
Sorrera2001
Egoitza nagusiaQuiroga Palácios Kalea 42. Santiago de Compostela
Ideologia politikoaGaliziar nazionalismo
Ezker iraultzaile
Erreintegrazionismo
Independentismo
Sozialismo
www.nosgaliza.org
Galiziako iraultzile ezkertiarrek erabiltzen duten bandera.

Nós-Unidade Popular (Nós-Up) (euskaraz, Gu-Herri Batasuna) Galiziako alderdi politiko ezkertiar iraultzaile eta sozialista bat da Galiziaren independentzia Espainiarekiko estatu sozialista bezala aldezten duena.

2001an, Assembleia da Mocidade Independentistara (euskaraz, Gazteria Independentistaren Biltzarra), Primeira Linha eta beste erakunde ezkertiar eta independentista batzuren batasunarekin.

2004an Europar Parlamentuko hauteskundetara aurkeztu ziren, Galizian 1 331 botu lortuz (%0.12) (2 516 botu Espainia osoan). 2005an galiziar hauteskunde autonomikoetara aurkeztu ziren, 1 749 botu lortuz. 2009ko hauteskunde autonomikoetan 1 510 botu (%0.09) lortu zituen. Gaur egun, ez dauka ordezkaritza instituzionalik.

2005an, Galizian, sinbologia frankistaren erretiratze kanpaina bat gauzatu zuen, Galiziako Xuntari diktadurarekin harremanean zeuden objetu guztiak entregatuz. Kanpaina honen gauzatzearen zehar alderdi honen zenbait militante atxilotuak izan ziren ondare publikoa hondatzeagatik.

2009ko otsailaren 8an erakundeko hainbat kide gertakari bortitz batzuetan parte hartu zuten, Santiago de Compostelan Galicia Bilingüe organizazioaren kale-agerraldi baten bitartean, horri eginiko sabotaje eta kontra-manifestaldi ahalegin baten ostean. Ondorioz, alderdiaren kideak poliziarekin liskarrak gertatu ziren, 10 militante atxilotuz, haien artean Carlos Morais alderdiaren buruzagia; geroxeago, atxilotuak askatuz. Ondoren, Nós-Unidade Popularrek Galicia Bilingüe erakundea legez kanpo uzteko eskaera bat egin zuen, organizazioa galiziarren aurkako gorroto etnikoa xaxatzen zuelakoan.

Primeira Linha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Primeira Linha»

Primeira Linha (euskaraz, Aurreneko Lerroa) Askapen Nazionalarako Galiziar Mugimenduko partaide den erakunde politiko komunista da, Nós-Unidade Popular alderdiaren kide fundatzaileetariko bat izan zena. Galiziaren independentziaren alde agertzen da, Galiziako Autonomia Erkidegoa erreibindikatzeaz gain, Eo-Naviako lurraldeak eta Ibias (Asturiasen) eta Bierzoko zonalde galiziera-berbadunak eta Sanabria (Gaztela eta Leonen) erreibindikatzen dute. 1996ko maiatzaren 1an fundatua izan zen. Haien berripaper hiruhilabetekaria Abrente izena duen agerkaria da.

Alderdiaren sorrera europar ekialdeko erregimen komunisten abolizioak markatu zuen garaian jazo zen, Bloque Nacionalista Galegoren barnean korronte independentista eta komunista bat antolatzearen xedearekin. BNGren zuzendaritzak aintzatesten ez zuen korronte bezala jarraitu zuen erakundearen barnean. Korronte hegemonikoarekin, Unión do Povo Galego, etengabeko gatazketan zegoen. Garai horretan, Primeira Linha mugimendu sozialen barrenen lan egiten zuen, mugimendu antimilitaristan (ANA-ANOC) edo ikasle-mugimenduan (CAF), beste askoren artean. 1998an bere lehen biltzarra burutu zuen. Hala ere, BNGren barne gatazkak zirela eta, 1999an BNG utzi zuen ezohizko biltzar bat eta gero, erabaki hau gehiengoak onestu zuen, baina ez zen guztien adostasuna izan.

Biltzar horretan, BNGtik kanpo zeuden sektoreekin ekintza batasun politika bat bultzatzea erabaki zuten, funtsean, Assembleia da Mocidade Independentista (AMI) eta Frente Popular Galega (FPG), bateratze organiko baten estrategia-helburuarekin. "Ezker Independentistaren Batzorde Nazional Unitarioa" bezala deitutakoa prozesu unitario bat bultzatu zuen, 2000 urtean haustuta, erakunde parte hartzaile bakoitzaren itxaropen ezberdinak zirela eta. Urte horretan, Primeira Linhako militantzia Assembleias Populares Comarcaisen (euskaraz, Herri Merkataritza-Batzarrak) sorreran parte hartu zuen, Proceso Espiral izango zenaren aurrekaria, Nós-Unidade Popularren sorrera burutu zuena, 2001an Primeira Linharen, Assembleia da Mocidade Independentistaren eta kontatutako Assembleias Populares Comarcaisen laguntza eta parte hartzearekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]