NBA

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

NBA edo National Basketball Association Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi profesionaleko liga nagusia da. Toronto Raptors (Kanada) taldea izan ezik, beste guztiak estatubatuarrak dira. Munduko jokalaririk hoberenak NBAn jokatzen dute, eta munduko saskibaloi ligarik hoberentzat hartzen da.

NBA 1946an sortu zen New Yorken, Basketball Association of America edo BAA izenak zituelarik. 1949an izena aldatu zioten NBA jartzeko. Gainera, desagertutako National Basketball Leagueko talde batzuk NBArekin bat egin zuten.

NBA ligaren txapelduna finaletan erabakitzen da.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Konferentzia
Dibisioa Taldea Hiria Jokalekua Sortutako Urtea
Atlantiarra Boston Celtics Boston, MA TD Banknorth Garden 1946
Brooklyn Nets Brooklyn, NY Barclays Center 1967*
New York Knicks New York City, NY Madison Square Garden 1946
Philadelphia 76ers Philadelphia, PA Wachovia Center 1939*
Toronto Raptors Toronto, ON Air Canada Centre 1995
Erdialdea Chicago Bulls Chicago, IL United Center 1966
Cleveland Cavaliers Cleveland, OH Quicken Loans Arena 1970
Detroit Pistons Auburn Hills, MI The Palace of Auburn Hills 1941*
Indiana Pacers Indianapolis, IN Conseco Fieldhouse 1967
Milwaukee Bucks Milwaukee, WI Bradley Center 1968
Hego-ekialdea Atlanta Hawks Atlanta, GA Philips Arena 1946*
Charlotte Bobcats Charlotte, NC Time Warner Cable Arena 2004
Miami Heat Miami, FL American Airlines Arena 1988
Orlando Magic Orlando, FL Amway Arena 1989
Washington Wizards Washington Hiria Verizon Center 1961*
Mendebaldeko Konferentzia
Ipar-mendebaldea Denver Nuggets Denver, CO Pepsi Center 1967
Minnesota Timberwolves Minneapolis, MN Target Center 1989
Oklahoma City Thunder Oklahoma City, OK Ford Center 2008*
Portland Trail Blazers Portland, OR Rose Garden 1970
Utah Jazz Salt Lake City, UT EnergySolutions Arena 1974*
Pazifikoa Golden State Warriors Oakland, CA Oracle Arena 1946*
Los Angeles Clippers Los Angeles, CA Staples Center 1970*
Los Angeles Lakers Los Angeles, CA Staples Center 1946*
Phoenix Suns Phoenix, AZ US Airways Center 1968
Sacramento Kings Sacramento, CA ARCO Arena 1945*
Hego-mendebaldea Dallas Mavericks Dallas, TX American Airlines Center 1980
Houston Rockets Houston, TX Toyota Center 1967*
Memphis Grizzlies Memphis, TN FedExForum 1995*
New Orleans Hornets New Orleans, LA New Orleans Arena 1988*
San Antonio Spurs San Antonio, TX AT&T Center 1967*

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BAA 1946an Ipar-ekialdeko Estatu Batuak eta Erdialde mendebaldeko Estatu Batuetako saskibaloi kantxen jabeak bat egin zutenean sortu zen liga zen, Madison Square Gardeneko jabeak kasu. Nahiz eta Estatu Batuetan American Basketball League eta National Basketball League (NBL) bezalako ligak egon, BAAk hango hiri garrantzitsuenetako kantxetan jolastea saiatzen zuen. Izan ere, BAAko taldeek ez zuten American Basketball League (ABL) eta National Basketball Leagueko taldeek zuten maila ona. Ezta Harlem Globetrotters saskibaloi taldeak zuen maila ona ere. Adibidez, 1947an ABLan finalista izan zen taldea, Baltimore Bullets, BAAra mugitu zen eta 1948ko txapelketa irabazi zuen. 1949an Minneapolis Lakersek irabazi zuen BAA, 1948an NBLa irabazi ondoren.

BAAren inaugurazio-partidua New York Knicks - Toronto Huskies izan zen, Maple Leaf Gardens estadioan, Toronton eta 7.090 ikusleekin.

1949an, BAAk eta NBLak bat egin zuten NBA liga sortzeko. Hasiera batean, hiri handi eta txikietako 17 frankizia zituen, baita ikusle gehiagorentzat egindako estadioak ere. 1950an, 11 frankiziek parte hartu zuten NBAn eta kopuru hori mantendu zen 1954ra arte. 1954an, bakarrik 8 frankiziek parte hartu zuten. Gainera, 8 frankizia horiek, nahiz eta beste izen bat izan, oraindik diraute eta honako hauek dira: New York Knicks, Boston Celtics, Golden State Warriors, Los Angeles Lakers, Rochester Royals, Detroit Pistons, Atlanta Hawks y Syracuse Nationals.

Gainera, hiri txikietako frankizia batzuk hiri handiagoetara joan ziren. Adibidez Tri-cities Blackhawks taldea Tri-cities deituriko gunetik Milwaukeera eta geroxeago Saint Louisera joan zen. Beste adibide gisa Fort Wayne Zollner Pistons taldea dugu, Fort Waynetik Detroitera joan baitzen.

Nahiz eta 1947-48 denboraldian Wataru Misaka deitutako jokalari japoniamerikar bat egon, New York Knicks taldean, 1950. urtea NBAren integrazio urteatzat hartzen da, jokalari afroamerikarrak talde batzuetan jokatzen hasi baitziren. Chuck Cooper Boston Celticsekin, Nat Clifton Sweetwater New York Knicksekin, Earl Lloyd aspaldi desagertutako Washington Capitols taldearekin. Gaur egun, ia mundu osoko jokalariek parte hartzen dute liga honetan eta azpimarratzekoa da NBAko jokalarietatik, %80a inguru afroamerikarra dela.

1949 denboralditik 1954kora arte, Minneapolis Lakersek sei denboraldietan bost NBA txapelketa irabazi zituen, George Mikan jokalariak bere jokoa gidatzen zuelarik.

1954an, NBAk, 24 segundoko baloi jabetza ezarri zuen talde bakoitzarentzat jokoa bizkortzeko.

1956an, Bill Russell pibot rookiea, Boston Celtics taldera joan zen. Gainera Bob Cousy garai hartako jokalaririk onenetarikoa zegoen talde honetan eta Red Auerbachek entrenatzen zituen. Geroztik, Bill Russellek hamairu urteetan hamaika NBA txapelketa eskuratu zituen Boston Celtics taldearentzat. 1959an, Wilt Chamberlain pibota debutatu zuen eta 60ko hamarkadan historiako jokalaririk onenetariko bat bihurtu zen, puntuazio eta errebote-marka asko hautsiz, partidu batean 100 puntu egitera iritsi zen eta. Bill Russell eta Wilt Chamberlainen arteko lehia izugarria izan zen kantxan norgehiagoka onak eskainiz.

Denboraldi haietan, Minneapolis Lakers taldeak Minneapolis hiria utzi eta Los Angelesera joan zen. Halaber, Philadelphia Warriors taldeak Philadelphia utzi eta San Frantziskora joan ziren. Mugimendu horiek NBA indartu zuten.

1967an, American Basketball Associationaren (ABA) sorrerak NBA mehatxatzen hasi zuen eta jokalari onenak fitxatzeko ika-mika handia zegoen. NBAk, Kareem Abdul-Jabbar (garai horietan Lew Alcindor zuen izena) garai hartan unibertsitatean jokatzen zuen jokalaririk onena fitxatu zuen, eta honek bere profesionaleko bigarren urtean Oscar Robertsonekin batera NBA txapelketa irabaztera eraman zuten Milwaukee Bucks taldea. Gero, Kareem Abdul-Jabbar Los Angeles Lakersera joan zen.

Hala ere, Rick Barry, garai hartako NBAko saskiratzailerik onena, Norm Drucker, Earl Strom, John Vanak eta Joe Gushue jokozain beteranoak bezalaxe, ABAra joan zen.

Gainera, ABAk arrakasta handiagoa izan zuen gazte jokalaririk onenak fitxatzerako orduan, ikastetxeetatik fitxatzea uzten baitzieten. Garai hartan, NBA azkar zabaldu zen, frankiziak beste hiri handi eta errentagarrietara joan zitezen. 1976ko denboraldi erregularra amaitzean, ABA eta NBAk ABAko lau talde NBAra joan zitezela hitzartu zuten, NBAko talde kopurua 22ra igoz.

1979an, ABAk asmatutako hiruko lerroa, NBAk hartu zuen. Gainera, NBAn, Larry Bird eta Magic Johnson rookieak Boston Celtics eta Los Angeles Lakersekin bat egin zuten hurrenez hurren. Larry Birdek hiru NBA txapelketa irabazi zituen Boston Celticsentzat, Magic Johnsonek, berriz, bost NBA txapelketa Los Angeles Lakersentzat. Gertaera hauek, NBAren zaleak igoarazi egin zituzten Ipar Amerika eta mundu osoan.

1984an Michael Jordan debutatu zuen NBAn Chicago Bulls taldearekin, NBAren zaleen interesa areagotuz. 1989an, talde kopurua 27ra igo zen. 90ko hamarkadan, Michael Jordanek 6 NBA txapelketa irabazi zituen Chicago Bullsekin.

1992an, Bartzelonako Olinpiar Jokoak parte hartu zuen Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi selekzio nazionala, lehenengo aldiz, NBAko jokalariez osaturik zegoen. Garai hartako selekzio honi Dream Team izenez ezaguna da eta historiako talderik onenatzat hartzen da. Michael Jordan, Larry Bird, Magic Johnson, Scottie Pippen, Charles Barkley eta John Stockton bezalako izarrek osatzen zuten taldea eta urrezko domina lortu zuten Bartzelonan. Hamarkada honetan, beste herrialdeetako jokalari asko sartu ziren NBAn. Lehendabizi, jokalari horiek, hala nola Nigeriako Hakeem Olajuwon jokalaria (NBAko jokalari baliotsuena 1994an), NCAAn jokatzen zuten euren trebetasuna hobetzeko. Orain, berriz, atzerriko jokalariak atzerriko ligetatik doaz NBAra, Pau Gasol, Yao Ming, Dirk Nowitzki eta Manu Ginobili bezalaxe. Hala ere, ingelesa dakiten jokalari atzerritarrak, normalean, Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitateetara doaz NBAn jokatu baino lehen, Andrew Bogut (2005eko draftean lehenengo sailkatua) eta Steve Nash (NBAko jokalari baliotsuena 2005ean eta 2006an) bezala.

1996an, NBAk emakumeentzako WNBA liga sortu zuen eta 2001an, NBArekin loturik dagoen azpi-kategoriako liga bat sortu zuten, NBDL. 2005an, azken liga honek izena aldatu zuen NBADL deitzeko.

XXI. mendearen hasieran 30 talde zeuden liga honetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: NBA Aldatu lotura Wikidatan
NBAko taldeak

Atlanta HawksBoston CelticsCharlotte HornetsChicago BullsCleveland CavaliersDallas MavericksDenver NuggetsDetroit PistonsGolden State WarriorsHouston RocketsIndiana PacersLos Angeles ClippersLos Angeles LakersMemphis GrizzliesMiami HeatMilwaukee BucksMinnesota TimberwolvesBrooklyn NetsNew Orleans PelicansNew York KnicksOrlando MagicPhiladelphia 76ersPhoenix SunsPortland Trail BlazersSacramento KingsSan Antonio SpursOklahoma City ThunderToronto RaptorsUtah JazzWashington Wizards