NCIS: Los Angeles

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
NCIS: Los Angeles
NCIS Los Angeles 1.svg
NCIS: Los Angeles telesailaren logoa.
Formatua militar drama
Iraupena 45 minutu inguru
Egilea Shane Brennan
Protagonistak Chris O'Donnell
Peter Cambor
Daniela Ruah
Adam Jamal Craig
LL Cool J
Linda Hunt
Barrett Foa
Eric Christian Olsen
Renée Felice Smith
Miguel Ferrer
Herria Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
TB Katea CBS
Emisioa 2009ko irailaren 22a
gaur egun
Atalak 119 atal (5 denboraldi)

NCIS: Los Angeles (Naval Criminal Investigative Service: Los Angeles, euskaraz Itsas Krimen Ikerketa Zerbitzua: Los Angeles) AEBetako telesail bat da, bertan herrialde hartako Itsas Krimen Ikerketa Zerbitzuko agenteen ikerketa talde baten nondik norakoak kontatzen dira.

2009ko irailaren 22an CBS telebista katearen airaratzen hasi zen. Jatorrizko NCSI telesailaren lehenbiziko spin off-a da, bigarrena JAG izan zelarik.

Hego Euskal Herrian Telecinco, Cuatro eta Nitro espainiar telebista kateek aireratu ohi dute, aldiz, Ipar Euskal Herrian 2010eko otsailaren 25etik aurrera RTS Un eta M6 frantziar kateek.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NCIS: Los Angeles telesailak, NCSI jatorrizkoak bezala, Los Angeles hirian egiitza duten Itsas Krimen Ikerketa Zerbitzuko agente federal erantzun talde baten ikerlanak jarraitu ohi ditu. Talde honi AEBtako Marineen Gorputza eta AEBtako Indar Armatuekin zerikusia duten edozein motako krimen kasuak izendatu ohi zaizkio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Chris O'Donnell ... G. Callen: ezkutuko lanetarako berezko talentu ospetsua duen agente sekretua da.
  • LL Cool J ... Sam Hanna: SEALS indar armatuko soldadu-ohia, orain Los Angeles hiriko NCSIan lanean dabilena. Arabiera mintzatzen trebea eta Ekialdeko Ertaineko kulturan aditua da.
  • Peter Cambor ... Nate Getz: agentea izatea amesten duen psikologo operazionala da.
  • Daniela Ruah ... Kensi Blye: NCSIko agentea.
  • Eric Christian Olsen... Marty Deeks: NCISko ofiziala, NCSI eta LAPDren (Los Angelesko polizia) arteko lotura.
  • Barret Foa ... Eric Beal: teknologia eta komunikabideetan aditua.
  • Renée Felice Smith ... Nell Jones: NCISko inteligentzia analista.
  • Linda Hunt ... Hetty Lange: NCISko Los Angeles hiriko ekintzen zuzendaria, hasiera batean Lara Macy ekintzen zauzendaria antzezten zuen Louise Lombard aktorea ordezkatu zuen, Lombardek NCSI telesailan pertsonaia berria antzeztu behar zuenez NCIS: Los Angeles laga baitzuen, hortaz gidoigileek bere pertsonaia atal batean hilketa baten bidez telesailetik kenduarazi zuten.
  • Miguel Ferrer ... Owen Granger: NCISko zuzendariaren laguntzailea
  • Rocky Carroll ... Leon Vance: NCSI telesailan lehenbiziko denboraldi aurreneko 7 ataletan agertu zen, bai eta 2. denboraldiko azkenekoan eta hirugarren denboraldiko aurrenekoan ere.
  • Adam Jamal Craig ... Dominic "Dom" Vail: agente hasi berria.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: NCIS: Los Angeles Aldatu lotura Wikidatan