NCIS (telesaila)
| NCIS | |
|---|---|
| Formatua | Telesaila |
| Iraupena | 42-44 min. |
| Egilea | CBS |
| Protagonistak | Mark Harmon Michael Weatherly Cote de Pablo Pauley Perrette Sean Murray Rocky Carroll David McCallum |
| Herria | |
| TB Katea | CBS |
| Emisioa | 2003 – Gaur egun |
| Atalak | 206+ |
NCIS Ameriketako Estatu Batuetako Naval Criminal Investigative Service agentzia federalean oinarritutako telesail arrakastatsua da. Telesailak 7 denboraldi ditu eta bere azkenaldiko arrakastaren ondorioz, CBS telebista kate estatubatuarrak telesail honen spin off-a sortzea erabaki zuen NCIS: Los Angeles izenarekin.
Eduki-taula |
Laburpena [aldatu]
NCIS AEBetako Itsas Armadaren eta Marineen Gorputzaren polizia militarra da. Egoitza nagusia Washington Hirian dago eta bertan jarduten dute telesaileko agenteek. NCIS taldea Leroy Jethro Gibbs (Mark Harmon) agente bereziak, Anthony "Tony" DiNozzo (Michael Weatherly) agente bereziak, Timothy McGee (Sean Murray) agente bereziak eta Ziva David (Cote de Pablo) ofizialak osatzen dute. Beraien ikerketetan laguntza bezala Donald "Ducky" Mallard (David McCallum) auzitegiko medikua, Jimmy Palmer (Brian Dietzen) bere laguntzailea eta Abigail "Abby" Sciuto (Pauley Perrette) laborategiko espezialista dituzte. NCIS zuzendaria eta agintari nagusia Leon Vance (Rocky Carroll) dugu.
- Aurreko denboraldietan hildako pertsonaia nagusiak
- Caitlin "Kate" Todd agente berezia
- Jenny Shepard NCISeko zuzendaria
Denboraldiak [aldatu]
| Denboraldia | Atalak | Urtea |
|---|---|---|
| 1 | 23 | 2003-04 |
| 2 | 23 | 2004-05 |
| 3 | 24 | 2005-06 |
| 4 | 24 | 2006-07 |
| 5 | 19 | 2007-08 |
| 6 | 25 | 2008-09 |
| 7 | 24 | 2009-10 |
| 8 | 24 | 2010-11 |
| 9 | 24 | 2011-12 |
| 10 | 24 | 2012-13 |
Sariak [aldatu]
NCIS telesailak 3 ASCAP Award sari jaso ditu, 3 BMI Film & TV Award, California on Location Awards sari 1, Imagen Foundation Awards 1 eta beste sari askotan izendatua izan da. Adibidez, Emmy Sarietan eta Alma Sarietan.
Nazioartean [aldatu]
NCIS telesaila munduko herrialde askotako telebistetan emititzen da. Honako herrialdeetan emititzen da: Australia, Austria, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Frantzia, Alemania, Hungaria, Irlandako Errepublika, Italia, Herbehereak, Zeelanda Berria, Norvegia, Portugal, Serbia, Eslovenia, Espainia, Turkia, Ameriketako Estatu Batuak (jatorrizko herrialdea), Erresuma Batua, Estonia, Danimarka, Suedia eta Polonian.
Euskal Herrian era honetan emititzen da: Hegoaldean laSextak eta AXNek gaztelaniaz eta Iparraldean M6 katean frantsesez.
Kanpo loturak [aldatu]
- Telesailaren webgune ofiziala (Ingelesez)