NFS

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

NFS (Network File System) hasiera batean Sun Microsystems-ek 1984. urtean garatutako protokoloa. 1094, 1813, (3010) eta 3530. RFC-etan definitua dago fitxategi sistema moduan, non ordenagailu batek sare batetik fitxategietara iritxi daiteke disko lokal bat izango balitz bezala.

Protokoloaren 2. bertsioak hasieran UDP-ren gainean ibiltzen zen, honela protokoloa "egoera gabe" geratzen zen, eta adibidez blokeo sistema protokoloaren nukleotik at implementatzen zen.

Protokoloaren 3. bertsioak TCP-rako euskarria ekarri zuen. Ordurako zenbait garatzailek NFSv2-n garraio bezala TCP euskarria garatu zuten. Garraio bezala TCP erabiltzeak NFS WAN sareen gainean erabiltzea logikoagoa bihurtzen zuen (nahiz eta ez duen zertan praktikoa izan behar).

4. bertsioak AFS-ren influentziak hartu zituen, eta performantzia hobea, segurtasun indartsua eta egoera protokoloa garatu zizkioten.

NFS UNIX sistemei gogor lotua dago, nahiz eta beste plataformetan ere erabili daitekeen, Macintosh eta Microsoft Windows-en adibidez. "Zerbitzariaren mezu blokea" (SMB), antzeko protokolo bat, Microsoft Windows-pean inplementatuako sare fitxategi sistema baliokidea da.


"sare fitxategi sistema" terminoa askotan termino generikotzat erabitlzen da — ikusi fitxategi sistemak beste adibide batzuentzat.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]