Nabarniz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nabarniz

 Bizkaia
Nabarnizko Elexalde auzoko Gorritizko Andre Maria.
Nabarnizko Elexalde auzoko Gorritizko Andre Maria.
Nabarnizko bandera

Nabarnizko armarria

Izen ofiziala Nabarniz
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Busturialdea
Alkatea Lorena Zubizarreta Gorospe (Bildu)
Herritarra nabarniztar
Koordenatuak 43°19′27″N 2°35′3″W / 43.32417°N 2.58417°W / 43.32417; -2.58417Koordenatuak: 43°19′27″N 2°35′3″W / 43.32417°N 2.58417°W / 43.32417; -2.58417

Bizkaia municipalities Nabarniz.PNG

Eremua 11,75 km2
Distantzia 43 km Bilbora
Posta kodea 48312
Biztanleria 229 bizt. (2013)
Dentsitatea 19,49 bizt./km²
Sorrera 1987
http://www.nabarniz.net

Nabarniz Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 227 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarniz Bizkaiko ipar-ekialdean kokatzen da, Bilbotik 40 kilometrora eta Gernikatik 9 kilometrora. Udalerriak Ispaster eta Gizaburuagarekin egiten du muga ipar-ekialdean, Aulestirekin hego-ekialdean, Mendatarekin hego-mendebaldean, eta Arratzu eta Kortezubirekin ipar-mendebaldean.

Nabarniz itsasoaren mailatik 360 metrora dago batez beste, herriko punturik altuena Iluntzar mendia da (728 m.). Klimari dagokionez, Euskal Herriko kostaldetik hurbil dauden herri guztiek duten klima ozeaniko bera du, urteko prezipitazioak 1.300 l/m3 ingurukoak izaten dira eta urteko tenperaturen batezbestekoa 12-13 gradukoa. Inguruko herriak baino altuera handiagoan kokatuta dagoenez, Nabarnizek hotz eta haizete handiagoak jasaten ditu.

Herriak sei auzo ditu guztira: Ikazurieta, Intxaurraga, Uribarri-Zabaleta, Elexalde, Merika eta Lekerika.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarnizen bizi izandako lehen biztanleen aztarnak kristo aurreko 2800 urte ingurukoak dira. Garai hartako giza hezurrak aurkitu dira Ikazurieta auzoan dagoen Ondaro haitzuloan. Horrez gain, kristo aurreko VI. mende inguruan eraikitako gotorleku biren aztarnak aurkitu dira Iluntzar mendian eta Maruelezako kastroan Arrola mendian. Mendi hori toki estrategikoa zen Gernikako itsasadarraren behatokia zelako. Gotorleku horiek zeltiarrek eraikitakoak ziren. Zeltiarren ostean erromatarrak etorri ziren Euskal Herrira.

Erromatarren inperioaren erorketatik Erdi Arora doazen bost mendeetako argibide gutxi dago. Dena den, X. mendetik aurrera, gaur egungo auzoak eratuz joan ziren, betiere baseliza baten inguruan. Ikazurieta auzoa San Kristobal baselizaren inguruan, Uribarri San Miguel baselizaren inguruan, Merika auzoa San Gregorioren inguruan, Lekerika auzoa Santiagoren inguruan eta Elexalde Andra Maria elizaren inguruan. Nabarnizko ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da betidanik, eta horren oinarri baserria. Baserri bakoitzak bere ortu, abelburuentzako zelai eta fruitarbolak ditu. Baserriak bertan bizi zirenei behar zutena eskaintzen zieten unitate buruaskiak ziren.

XX. mendeak aurrera egin ahala, gauzak aldatuz joan ziren. Bizkaiko nekazaritza herri gehienetan gertatu bezala,landa mundua gainbehera etorri zen industrializazioaren garapena zela eta. Gauzak horrela, baserriak eta herria bera hustuz joan ziren eta herriko biztanle askok Gernikara lehenik eta Bilbora ondoren jo zuten, bizimodu hobearen bila. Biztanleriaren jaitsierak behea jo zuen 2001ean eta ordutik apur bat igo da, baina XX. mende hasierako biztanle kopurutik oso urruti oraindik ere.

Anexioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadan Euskal Herriko hainbat herri txikirekin gertatu bezala, Nabarniz ere, indarrez beste udalerri handiago bati anexionatzera behartu zuten. Horrela, 1964an Nabarniz Gernika-Lumoko auzo bilakatu zen. 1987an, berriz, Gernika inguruko beste hainbat herrik egin bezala, independentzia berreskuratu zuen.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarnizen hainbat baseliza eta eliza daude, baina garrantzitsuena Elexalde auzoko Andra Mari eliza da. XV. mendean eraiki zen, aurretik bertan egondako monasterio baten eraikuntzaren gainean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busturialde eskualdean biztanle gutxien daukan herria da.

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2006
Biztanleak 645 661 685 698 660 647 699 692 616 573 * * 251 221 223
  • Urte horietako erroldetan Nabarnizko biztanleria Gernikako biztanleriarekin bat hartzen da, anexioa dela eta.

Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarnizko alkatea Lorena Zubizarreta Gorospe da, Bildu 2011ko udal hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan baitzen.

Hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Nabarnizko Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 103 4
EAJ 68 1
Aralar 5 0

Honenbestez Bilduk gehiengo osoa du Nabarnizen.

Garraiobidea eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarniz Gernika eta Ereño arteko BI-3242 errepideak zeharkatzen du iparraldetik hegoalderako norabidean.

Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibusen A3526 lineak herria Gernikarekin lotzen du astelehenetik ostiralera, honako ordutegian, 07:35, 14:00 eta 19:30

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekerika auzoko Santiago baseliza.

Nabarnizek honako egunetan ospatzen ditu bere jaiak:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalaren arabera, biztanleriaren %98 da euskalduna, Busturialdeko herririk euskaldunena beraz. 2001ean Euskal Herri mailan biztanleriaren euskara mailari buruz egindako inkestaren arabera, biztanleriaren %94,3 da euskalduna.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nabarniz Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa