Nabopolasar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabopolasar

Babiloniako errege

K.a. 626 - K.a. 605
Bizitza
HerrialdeaBabiloniar Inperioa
HeriotzaK.a. 605eko abuztuaren 15a
Familia
Seme-alabak
LeinuaChaldean dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Nabopolasar[1] (? - K.a. 605eko abuztuaren 15a) K.a. 626-K.a. 605 bitartean Babiloniar Inperioa gobernatu zuen kaldear erregea izan zen. Asurbanipalek Babilonian ezarritako Kandalanu erregea hil zenean hartu zuen erregetza. Babiloniari lehengo handitasuna eman nahirik, Ziaxare mediar erregearekin elkartu zen, eta Assur setiatu zuen.

Nahiz eta egiptoarrak asiriarrei laguntzera joan, Assur setiatzaileen eskuetan erori zen K.a. 614an, eta Ninive ere bai K.a. 612an. Hartu zituzten lurraldeak bi erregeen artean banatu zituzten gero. 605ean Nabukodonosor II.a Nabopolasarren semeak Nekao II.a Egiptoko faraoiari garaitu zitzaion Eufrates ibaiertzean eta Siria uztera behartu zuen. Babilonian eta bereganatu zituen beste lurraldeetan kaldear dinastia jarria geratu zen. Nabukodonosor II.a utzi zuen lurralde horietako errege (604).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]