Nabu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nabu (Lee Lawrie, 1939), Kongresuaren Liburutegian, Washington

Nabu, jakinduria eta idazkeraren jainko babiloniarra zen. Babiloniako mitologiaren arabera, Marduk jainkoaren eta honen ezkontide Zarpanitumen seme eta Enkiren biloba zen. Naburen ezkontidea Tasmetu izan zen.

Jatorrian, Nabu, mendebaldeko semitarren jainko bat zen, amoriarrek Mesopotamian sartu zutena, ziur aski, Mardukekin batera. Marduk, Babiloniako jainko nagusi bihurtu zen bitartean, Nabu, gertu zegoen Borsippan bizi zen, E-zidako bere tenpluan. Lehenik "Marduken eskriba eta ministroa" deitua izan zen, eta ondoren, Marduken seme maitea bezala hartua. Babiloniako Urte Berriko Jaialdian, Naburen gurtza estatua, Borsippatik Babiloniara eramaten zen, bere aita Mardukenarekin batera.

Naburi, eskriben patroi kargua ematen zaio, mesopotamiako mitologiako Nisaba jainkosagandik hartua. Bere ikurrak, taulatxoa eta idazketa tresnak dira. Adardun kapela bat darama, eta zutik dago, eskuak elkarturik, antzinako apaiz keinuan. Hasieran Mardukena zen hegodun herensuge (mušhuššu) baten gainean doa.

Giza existentziaren gaineko bere boterea, itzela da, Nabu baita pertsona bakoitzaren patua idazten duena, jainkoek erabaki duten bezala, erregistro sakratuen taulatxoetan. Beraz, bere gogoaren arabera, pertsonen bizitzaren iraupena luzatu edo labur dezake.

Izenaren etimologia, eztabaidatu egiten da. Beharbada, nb´etik etor daiteke "deitu edo iragarri" esan nahi duena "Deitua izan zena"ren antzeko zeozer esan nahi duelarik, edo ne/abutik etor daiteke, "dizdiratsua" esan nahi duena. Beste alde batetik, hegoaldeko eslabieran "Nebo"tik etor daiteke "zeru bat" esan nahi duelarik, edo baita "paradisu bat" (niebo polonierazko hitzarekin alderatuz). Antzinako sirierako erro ezezagun batetik ere etor daiteke.

Nabu, Biblian aipatzen da, Nebo izenarekin Isaias 46:1 eta Jeremias 48:1en.

British Museumean, jatorrian, Tiglath-Pileser III.aren erregealdian, Nimruden (Biblian Calah)altxatua izan zen Naburen estatua bat dago.

Bibliako astrologia berantiarrean, Nabu, Merkurio planetarekin lotuta zegoen. Jakinduria eta idazketaren jainko bezala, greziarrek Apolo zein Hermesekin alderatua izan zen, azken hau, erromatarrek, bere jainko propioa zen Merkuriorekin identifikatu zuena.