Nadar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Autorretratua

Nadar, jaiotza-izenaz Gaspard-Félix Tournachon (Paris, Frantzia, 1820 - Paris, Frantzia, 1910), argazkilari frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza ikasketak erdi eginean utzi, eta argazkigintzari eta karikaturak egiteari ekin zion. Urte gutxiren buruan Parisko argazkilaririk ezagunena egin zen; izen handiko jende asko biltzen zen Parisen zuen estudioan. Balzac, Delacroix, Rossini, Wagner, Baudelaire, Gautier eta Bakuninen argazkiak egin zituen, besteak beste. Bera izan zen Paris airetik (globotik) argazkiz hartu zuen lehena (1858), eta baita argazkiak egiteko argi artifiziala erabili zuten lehenetakoa ere. Journal Illustré aldizkaria sortu zuen bere seme Paulekin.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nadar Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]