Nafar ardi arraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafar ardi arraza
Ardi arraza
EspezieaOvis aries
Jatorria Euskal Herria

Nafar ardi arraza Euskal Herriko bertako ardi arraza baten izena da.

Arraza hau nahiko berriki onartua izan da ofizialki, 1997ko azaroan.

Nafar arrazako ardiak kolore zurikoak dira, entrefinoak diren ardien taldean sailkatzen dira, profil azpiganbilekoak, eumetrikoak eta lerroerdikoak dira. Adats zurikoak eta adarrik gabekoak izaten dira. Zenbait adituen ustez, Erronkariko ardia izenekoa, gaur egun desagertutzat jotzen dena, arraza honen azpimota bat izan zen. Egun haragitarako azienda da bereziki, nahiz eta garai batean bere artilea oso estimatua izan zen. Pirinioetako ardi arraza entrefinoetan kokatzen dira ardi hauek.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burua tamaina ertainekoa da. Aurreneko kopeta-mutur aldea azpiganbilekoa da. Ezaugarri hau are nabarmenagoa da aharietan. Kopeta handia daukate. Oro har ardiek ez dute adarrik, baina hau ez da betetzen kasu guztietan. Gogoratu behar da erronkariko ardietan bai gertatzen zela sarri ardiak adardunak izatea. Ahariek berriz bai dira adardunak.
  • Mutur zabala eta ezpain lodiak duzkate.

Banaketa eta kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egun nafar arrazako 420.000 abelburu daude ofizialki zenbaturik.
  • Arraza hau Nafarroan hedatzen da, erdi-mendebalde eta hego-mendebaldean berezeki, hau da, ardi latxa zabaltzen ez den eskualdetan.

Begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]