Nafarroako Kontuen Ganbera (egoitza)

Koordenatuak: 42°49′03″N 1°38′44″W / 42.8175°N 1.6456°W / 42.8175; -1.6456
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako Comptos Ganbera (egoitza)» orritik birbideratua)
Nafarroako Kontuen Ganbera (egoitza)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Iruñeko Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′03″N 1°38′44″W / 42.8175°N 1.6456°W / 42.8175; -1.6456
Map
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia669-183
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000008
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Nafarroako Kontuen Ganbera[1] izen bereko erakundearen egoitza da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Alde Zaharran dago, Florencio Ansoleaga kalearen 10. zenbakian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko arkitektura gotiko zibilaren eraikuntza bakarra eta 1868an Kultura Ondasun deklaratua izan zen[2].

XIII. mendeko etxea 1524an Karlos V.a Nafarroakoak erosi zuen Nafarroako Comptos Ganberak egoitza finkoa omen ez zuelako. Bertan eta 1836an erakundea deuseztatu arte moneta ere egiten zuten.

Ganbera desagertu ondoren, bere artxiboa Nafarroako Agiritegi Orokorrera eraman zuten eta bertan hasieran Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea, 1919tik aurrera Nafarroako museoa, 1941 eta 1994 artean Vianako Printze Erakundea izan ziren.

1995ean Vianako Printze Erakundeak egoitza berria lortu eta Kontuen Ganberak 1524 eta 1836 artean izandako egoitza berreskuratu zuen.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko itxurara eta egikera direla eta, Kontuen Ganbera gisa egokitu baino lehenagoko eraikuntza da. Adituen esanetan XIII. mendekoa edo izan daiteke.

Harriz egina, bi platabanda sendoz osatutako arku zorrotza du. Honek hastapeneko edo trantsizio gotikoaren bereizgarrietako bat da.

Lorategi giza erabilitako patioan beste gauza batzuk daude:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Comptos Ganbera ageri da erakundearen webgunea ofizialean, baina noizbehinka Nafarroako Kontu Ganbera ere ageri da webgune berean
  2. www.turismonavarra.es: Comptos Ganbera

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea