Henrike II.a Nafarroakoa
| Henrike II.a Nafarroakoa | |
|
|
|
|---|---|
| 1517eko urtarrilaren 7a – 1555eko maiatzaren 25a | |
| Aurrekoa | Katalina I.a Nafarroakoa |
| Ondorengoa | Joana III.a Nafarroakoa |
|
|
|
| 1517eko urtarrilaren 7a – 1555eko maiatzaren 25a | |
| Aurrekoa | Katalina I.a Nafarroakoa |
| Ondorengoa | Joana III.a Nafarroakoa |
|
|
|
| 1522ko urriaren 1a – 1555eko maiatzaren 25a | |
| Aurrekoa | Alain I.a Albretekoa |
| Ondorengoa | Joana III.a Nafarroakoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1503ko apirilaren 18a Zangoza |
| Heriotza | 1555eko maiatzaren 25a (52 urte) Hagetmau |
| Ezkontidea | Margarita Angulemakoa |
| Seme-alabak | Joana III.a Albretekoa Joanes Nafarroakoa |
| Egoitza | Paueko gaztelua |
| Erlijioa | Protestantismo |
Henrike II.a Albretekoa[1] (Zangoza, 1503ko apirilaren 18a - Hagetmau, 1555eko maiatzaren 25a) Nafarroako errege izan zen (1517tik hil arte); bai eta Andorrako printzekidea, Foixeko, Périgordeko, Albreteko eta Bigorrako kondea, eta Bearnoko, Tursango, Gabardango, Tartasko eta Limogesko bizkondea ere[2][3].
Eduki-taula |
Hasierako agintaldi gora-gorabeheratsua[aldatu]
Zangozako Sebastianes izeneko etxean jaio zen 1503ko apirilean. Gurasoak Joanes III.a eta Katalina I.a Nafarroako erregeak zituen[4]. Bere anaia zaharrenak hil berriak zirelako berehala izendatua izan zen Vianako Printzea.
Hezia izan zen Nafarroan bertan, eta bere gurasoak ordezkatzen zituen Frantziako lurraldeetara joaten zirelarik. Horrela gertatu zen 1504-1505eko neguan, 1509ko hasieran eta 1510-1511an.
- 1512ko uztailean Gaztela eta Aragoiko Fernando II.a erregeak bortxaz sartu zituen tropak Nafarroa bereganatzeko eta Henrikek, gurasoekin batera Bearnora alde egin zuen babes bila.
- 1516 eta 1517an bere gurasoen heriotzarekin jabetu zen Nafarroako koroaz[5], nahiz eta Nafarroako hegoaldea konkistatua izan.
- 1521eko udaberrian, gudaroste handia bildu eta gero, eta Gaztelako barne arazoak zirela aprobetxatuz, agindu zuen Nafarroako askatze ekimena. 1521eko maiatzaren 19an bere tropek birbereganatu zuten Iruñea bera, eta ondoko egunetan Nafarroa guztia berreskuratu zuten.
Henrike gertatzen zen Bearnotik Nafarroara igarotzeko jakin zuelarik ezuste batean bere gudaroste osoa suntsitua izan zela Noainen (1521eko ekainaren 30a) eta ondorioz Nafarroa, aldeztailerik gabe, berriz Gaztelarrek bereganatua zela.
Henrikek tropa berriak berehala borrokara bidali zituen baina arrakasta bakarrak izan ziren Baztan ibarraren kontrolatzea Amaiurko gaztelua hartuz (1521eko iraila) eta Hondarribiaren okupazioa (1521eko urriaren 18a).
Guda lekutu behar zen ordutik bi gune hauetan.
- 1522ko ekainaren 30ean San Martzialeko porrotarekin Gipuzkoako askapen inbasioa bertan behera egon zen.
- 1522ko uztailaren 22an Amaiur Gaztelarrek hartua izan zen.
- 1522ko urriaren 9an, Karlos I.a, Espainiako erregea Iruñean sartu zen garaile.
- 1523ko udazkenean, Espainiako tropen buruan zen Orangeko printzeak kanpaina bortitza bideratu zuen Lapurdi, Agramondarren eremua eta Bearnoan zehar[6].
- Hondarribia erori zen 1524ko apirilaren 29an.
Nafarroako gudak ez zuen irtenbide gehiagorik. Henrike orduan bildu zen Frantziako erregearen gudarostearekin guda Italiara eramateko.
- 1524ko urrian Alpeak zeharkatu zituzten eta ondotik Milanerria bereganatu.
- 1525eko otsailaren 24an, Paviako guduan, Frantziako gudarostea suntsitua izan zen Espainiarren aurka. Bi errege preso hartuak izan ziren, Frantziakoa eta Nafarroakoa.
- 1526an, Henrikek lortu zuen presondegitik ihes egitea eta Frantziara joan zen babes bila.
- 1527an, Henrike ezkondu zen Frantzisko I.a Frantziako erregearen arreba zen Margaritarekin[7].
- 1528an jaio zen bikotearen haur bakarra, Joana alaba[8].
- 1528ko udan, Napoliko setioan, oraindik Nafarroako ordezkariak daude borrokatzen Espainiaren aurka: Henrikeren anaia Karlosen buruzagitzapean (Karlos bera eta Joanes, Agramondarren jauna, bizia han galdu behar zuten).
- 1529ko bakearekin (Cambraiko ituna) guda garaiak amaitu ziren Henrikerentzat.
Bake garaia[aldatu]
1529tik aurrera Henrikek, Nafarroa berreskuratzeko itxaropenik gabe, saiatu zuen bere "Ahuñamendi iparraldeko" lurraldeak antolatzen. Eta batez ere, aprobetxatuz tentsioa jaitsi zela, pixkanaka lortu zuen bere agintea ezartzea "Nafarroa Beherean".
Finkatu zuen ere bere egoitza nagusia Pauen. Han gaztelu eder bat eraiki zuen. Aldiz, Nabarrengose hirian, eraiki behar zuen Europako gotorleku modernoetariko bat (1538-1546), suzko armei aurre egiteko prestatua. Frabrizio Siciliano arkitektoa enkargatu zuen lanak bideratzeko.
Fronte diplomatikoa ireki zuen Espainiako erregearekin 1537an. Proposatzen zuen bere alabaren ezkontzea Espainiako erregearen gustuko senar batekin. Kidetza hau sendotu behar zen Nafarroaren itzulketarekin jabe zilegiarengana. Denbora igaro ahala eta erantzun gabe egonik nahiz eta behin eta berriz eskaintza egin, baztertu zuen aukera hori eta Frantziako gortean hautatu zuen bere suhia: Antonio, Vendôme-ko dukea, Borboiko etxeko burua, lehen printzea Frantziako erregearen familiaren ondotik. Ezkontza Joana eta Antonio artean 1548ko urriaren 20an ospatu zen.
1553ko abenduaren 13an, Pauen, jaio zen bere biloba Henrike. Orduan, ongi erakusteko bere lotura galdutako herriari Vianako printze izendapenaz jantzi zuen.
Henrike II.a, Nafarroako errege zangotzarra, hil zen Hagetmau (Landak) herrian 1555eko maiatzaren 25ean. Leskarreko katedralean lurperatu zuten[9].
Familia[aldatu]
| Aitona Albreteko jauna |
Amona Châtillongoa |
Aitona Bianako printzea |
Amona Frantziakoa |
| Aita Nafarroako errege |
Ama Nafarroako erregina |
||
Nafarroako errege |
|||
Ezkontza eta haurrak[aldatu]
1527ko urtarrilaren 24an ezkondu zen Saint-Germain-en-Laye hirian Frantziako Frantzisko I.a erregearen arreba zen Margaritarekin. Alargun egon behar zen 1549an. Bi seme-alabak izan zituzten:
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ EIMA, Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf.
- ↑ (Ingelesez) Nafarroako erregeak
- ↑ (Ingelesez) Henrike II.a Nafarroakoa PEDIGREE
- ↑ (Ingelesez) Albret etxea- genealogia
- ↑ (Alemanez) genealogie mittelalter
- ↑ Dartigue-Peyrou, Charles (1934), La vicomté de Béarn sous le règne d'Henri II d'Albret, Paris.
- ↑ Géraud, Hercule (1842), Lettres de Marguerite d'Angoulème, soeur de François 1er, reine de Navarre, par F. Gérin. L'Heptaméron, ou histoire des amants fortunés, nouvelles de la reine Marguerite de Navarre, par Claude Grujet et le bibliophile Jacob., 3, Bibliothèque de l'école des chartes, 510-515. orr., http://www.persee.fr/web/revues/home/prescript/article/bec_0373-6237_1842_num_3_1_451683.
- ↑ (Alemanez) genealogie mittelalter
- ↑ Anthony, Raoul (1931), Identification et Etude des Ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar, Paris: Masson.
Ikus, gainera[aldatu]
| Aurrekoa: |
Henrike II.a Nafarroako errege (1517-1555) |
Ondorengoa: |
| Aurrekoa: |
Henrike I.a Foix-ko konde Bearnoko kondeorde (1517-1555) |
Ondorengoa: Joana I.a |
| Aurrekoa: |
Henrike I.a Albreteko jauna (1522-1555) |
Ondorengoa: Joana I.a |
|
||||||||||||||||