Nafarroako Euskara Elkargoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nafarroako Euskara Elkargoa (gaztelaniaz Asociación Euskara de Navarra) 1877an Iruñean nafar talde intelektual eta foruzaleek sortu zuen euskal kultura suspertzeko.

Eduki-taula

Jatorria [aldatu]

Elkartea sortzeko ideia 1876 eta 1878 artean Madrilen argitaratutako La Paz egunkari foruzaleak sortu zuen, foruak indargabetu zuen legeari buruzko eztabaidan. Arturo Kanpionek, 1876an Madrilen zuzenbidea ikaslea eta La Paz egunkariaren lankide, iradokizuna bota zuen eta 1868 urtetik euskara suspertzeko elkarte bat sortzearen aldeko nafar talde batek horren alde egin zuen.

1877ko urrian, hasieran Nafarroako Akademia Etnografikoa zeritzon elkartea sortu zuten Estanislao Arantzadi Izkue, Esteban Obanos, Nicasio Landa, Florencio de Ansoleaga, Aniceto Lagarde, Juan José Herrán, Juan Iturralde Suit, Guiriorreko Markesa, Joaquín Herrán, Nicanor Espoz, Antero Irazoki, Fermín Iñarra, Hermilio Oloritz eta Arturo Kanpionek.

Ideologia [aldatu]

Elkartearen programak honela zioen:

(Gaztelaniaz)

« Si el pueblo euskara cuya raza, cuyo genio peculiar, cuyas costumbres son tan esencialmente distintas de las de los otros pueblos, ha podido conservar su personalidad, y se ha mantenido con su genuino carácter y sus varoniles virtudes a través de los siglos, es indudablemente porque supo guardar, como en depósito sagrado, esa antiquísima lengua vascongada.  »

—Euskararen herriak bere arrazaz, bere izaera bereziaz, bere ohituraz beste herrietatik hain ezberdina denez, bere nortasuna gordetzea lortu du, eta bere jatorrizko nortasuna eta gizasemeen bertuteak mendeetan zehar mantendu ditu, zalantzarik gabe antzinako euskal hizkuntza hori ondare sakratu baten gisara gordetzea jakin duelako izan da.

Euskara Elkargoak apolitikotzat zuen bere burua eta ideologia ezberdineko pertsonak bildu nahi zituen. Berez ez zuen aktibitate politikorik egin, baina bere kide nagusiek foruzaleak ziren. Era berean, Jaungoikoa eta Fueroak zuen lelotzat eta zazpi herrialdeen batueraren aldekoa zen (elkarteak lehendabizikoz Zazpiak bat leloa proposatu zuen).

Bitxikeriak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. http://www.puntubi.com/testuinguruak/asociacioneuskaranavarra.htm Asociacion Euskara de Navarra. Puntubi.com