Nafarroako Filmoteka

Koordenatuak: 42°49′N 1°41′W / 42.81°N 1.68°W / 42.81; -1.68
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako Filmoteka
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°41′W / 42.81°N 1.68°W / 42.81; -1.68
Map

Nafarroako Filmoteka Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen filmoteka bat da. Mendebaldea auzoko Antonio Pérez Goiena pasealekuaren 3. zenbakian dago, Nafarroako Liburutegiaren eraikin berdinean eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioaren alboan.

Nafarroako Filmotekaren helburu nagusia da Nafarroarekin lotura duten filmak eta ikus-entzunezko obrak nahiz zinea eta ikus-entzunezkoa orokorrean eta nafarra bereziki aztertzeko interesgarriak diren bestelako elementuak berreskuratzea, artxibatzea, kontserbatzea, ikertzea eta hedatzea.

Funtsean daude partikularrek emandako filmak eta Nafarroako Gobernuak erosi, babestu edo lagundutako pelikulak. Azken urteetan besteak beste honako hauek eman edo utzi dute material zinematografikoa: Antonio José Ruiz, Adrián Martínez "Hamsi", Golem, Saide, el Cine Club Lux, Jesús Baztán, Enrique Soler, Javier Garreta, AlfonsoVerdoy, Mirentxu Purroy eta Miguel Urabayen. Gainera artxiboan honako hauek ere gordeta daude: SER kateak Iruñean daukan irrati-etxeko (Radio Pamplona) artxibo diskografikoa eta dagoeneko desagertu den Canal 4 Navarra tokiko telebista-kateko programazio-zintak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]