Nafarroako Gerra Zibila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nafarroako Gerra Zibila
Navarra - Guerra Civil (1451-1461).svg
Data 1451-1464
Lekua  Nafarroa
Emaitza Agaramontar-aragoiar garaipena
Gudulariak
Armas Navarra-Evreux-Aragón-Trastamara.svg Beaumontarrak
Escudo de la Corona de Castilla.svg Gaztelako Koroa
Armas Navarra-Evreux-Aragón-Trastamara.svg Agaramontarrak
Escudo de Aragón-Sicilia.svg Aragoiko koroa
Armoiries Foix-Béarn-Bigorre.svg Foixko konderria
Buruzagiak
Armas Navarra-Evreux-Aragón-Trastamara.svg Karlos IV.a Nafarroakoa
Armas Navarra-Evreux-Aragón-Trastamara.svg Blanka II.a Nafarroakoa
Armas Navarra-Evreux-Aragón-Trastamara.svg Luis II.a Beaumontekoa
Escudo de la Corona de Castilla.svg Henrike IV.a Gaztelakoa
Escudo de Aragón-Sicilia.svg Joanes II.a Aragoikoa
Armoiries Foix-Béarn-Bigorre.svg Gaston IV.a Foixkoa

Nafarroako Gerra Zibila 1451ean hasi zen, Gaztelako eta Aragoiko erresumek bultzatuta. Blanka I.a Nafarroakoa hil eta hamar urtera, bere bigarren senar Joanes II.a Aragoikoa erregekideak koroa usurpatu zuen, semeari, Karlos Bianako Printzeari, eman beharrean. Gaztela eta Aragoiko Erresumei Nafarroako konkista erraztu zien gerrak.

Aurretikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blanka I.ak lehendabizikoz Martin I.a Siziliakoa eta bigarrenez Joanes II.a Aragoikoa ezkondu zen. 1425an tronuan izan zenerako, Karlos semeak lau urte zituen eta Karlos III.a aitonak sortutako Bianako printzea titulua zeukan.

Nafarroako erregekide berriak, Alfontso V.a Aragoikoaren anaia, Joanes II.a Gaztelakoaren laguntza zuen handikien talde nagusi batekin liskarrak izan zituen. Liskar baten ondorioz, Gaztelako Joanes II.a bere fidelen artean Aragoiko infanteen oinordetza banatu eta konfiskatu zuen. Aragoiko Joanes II.ak, berriz, Gaztelako handikien talde baten alde egin zuen Gaztelako Erresuma kontrolatzeko asmotan.

Blanka I.ak, aita Karlos III.a bezala, ez zuen liskarretan parte hartu eta bere mugak defenditu zituen. 1441en hil zenean, tronua Joanes II.a Aragoikoaren eskuetan dago. Hau beti Erresumaren kanpo zegoenez, Karlos Bianako Printzea ordezkari bihurtu zen, amaren testamentuak eskatzen zuen moduan. Testamentuaren arabera, eskubide guztiak semeak zituen, baina amak semeari aitaren baimenik gabe Errege ez bihurtzea eskatu zion. Arazoa aita eta semearen arteko tratuen ezan zetzan.

Nafarroako Erresuman handikien bi talde nagusi zeuden, alde batetik, agaramontarrak XII. mendeko hasieran Nafarroako Antso VII.ak sortua, eta bestetik, beaumontarrak Nafarroako Karlos III.ak bere sasiko familiarekin sortua eta Nafarroa Behereko Luxa antzinako leinuaren aliatua. Epe handiko lehia sakonak gerra zabalean bukatuko ziren gizabanakoen arteko liskarrak sortu zituen. Nafarroan ohituraz, handikiek ez zuten lurraldeko jaurerriak eta edukitzekotan ez ziren oinordetzako. Karlos III.ak, aldiz, ohitura akatu zuen eta Erresuman eskubide feudalak izateko aukera eman zuen.

Aragoiko Joanes II.aren ohiko ez egoteak Bianako Printzearekin liskarrak uxatu zuen. Bitartean, Printzeak Oliten bizi zen, hantxe Artelanak eta Letrak bultzatu zituen eta aitona Karlos III.a bezala bere laguntzaileak, beaumontarrek bere itzala handitu zuten.

Aragoiko Joanes II.ak Gaztelako Erresumako monarka eta Henrike IV.a Gaztelakoa bere semearen aurkako handikien talde bat osatzeko bere politikari ekin zion. Horregatik, 1444an bigarrenez Juana Enrikez, Gaztelako Almiranteen alaba. Gaztelako Erresumak, berriz, Aragoiko Joanes II.a ezegonkortzeko asmotan, aita eta semearen arteko tirabirak areagotu zituen. Bianako Printzeak Araba eta Gipuzkoara ihesi egin zuen, hortxe baitzeuden oinaztarrak, beaumontarren aliatuak. Aitak semearen itzulera lortu zuen baina 1451 gaztelauak Garesetik Nafarroan sartu zirenean, Printzeak inbaditzaileei elkartu eta aitak borrokatu zuen, gerra zibilari hasiera emanez.

Gerraren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra luzaro iraun arren, aurkaketa gutxi izan zituen. Gehienetan, espedizioak, sasi pasiboak ziren setioak, uzten galera eta sabotajeak baino ez ziren.

1451ko udazkenean, bai Bianako Printzea bai Leringo Kondea, beaumontarren kapitaina, Aibarko Batailan preso hartu zituzten. Printzeak ia urte bi eman zituen preso Tafallan, Tuteran, Zaragozako probintziako Mallenen, Caceresko probintziako Monroyen eta Zaragozan. Bitartean, erresuma bitan zatitu zen: Gorteak, gobernua eta administrazioa.

Lacarra historialariaren esanetan, Nafarroa osoa Bianako Printzearen aldekoa zen, Nafarroako Erribera, Aragoiko Joanes II.ak lagunen artean banatuta, Lizarra, Zangoza eta Tutera izan ezik.

1455an, egoera geldia bultzatzeko asmotan, Aragoiko Joanes II.ak Leonor bere alaba txikia, Gaston IV.a Foixkoaren emaztea, Bartzelonara deitu zuen Karlos Bianako Printzea desjabetzeko. Foixeko kondeak hautatuz, Printzearen eskubideak ez ezik Blanka alaba nagusiarenak ere ahaztu zituen. Gaztelako Henrike Printzeak Blanka ukatu zuen eta Nafarroara itzuli zen. Karlosek Napolira joan zen osaba Alfontso V.a Aragoikoaren bitartekaritzaren bila. Baina negoziazioak bukatu ziren 1458an osaba hil zenean. Gainera, Joanesek Aragoiko errege berria bihurtu zen.

Karlos Bianako Printzea aragoiar kodize batean

Karlos Bianako Printzea eta Blanka arrebaren hila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos Bianako Printzeak itzala handia zuen Katalunia aldean, hantxe burgesiak matxinatu baitzen erregearen aurka. 1460an Bartzelona bakea lortzeko akordioa sinatu zuten; beaumontarren herriak errenditu ziren, baina Gaztelako Erresumarekin auzi berrien ondorioz, berriro Karlos Bianako Printzea preso hartu zuen, Lleidan. Bere jarraitzaileek berriro matxinatu ziren eta Katalunian izandako 1461eko iraultzaren ondorioz, askatu zuten. Gaitz erdi, laster hilko zuen birikeriak jota, nahiz eta zurrumurruak zioten aitak pozoitu zutela. Kataluniarren iraultza eta gero, Henrike IV.a Gaztelakoak kataluniarrekin elkartu zen Aragoiko Joanes II.aren kontra. Honek, berriz, Luis XI.a Frantziakoa aliatu zuen. Bitxikeria moduan, Gaztelak eta Frantziak ere aliatuak izaten jarraitu zuten.

Bitartean aitak Blanka, Karlos eta Leonorren arreba, Oliten espetxeratu zuen, gaztelua Leonor ahizpa eta Gaston IV.a Foixkoa koinatuaren agindupean zegoen. 1462ko apirilaren 23an Biarnora bidali zuten. Donibane Garazin Blanka pozoitua izatearen beldurraz testamentua idatzi zuen. Testamentuan bere lehengusua eta senarra zen Henrike IV.a Gaztelakoa errege berria izango zela idatzi zuen. 1464ko azaroan, aitarekin Nafarroako Gorteetan egon zen, baina hamar egun geroago, 1464ko abenduaren 2a, Orthezen hil zen, pozoitua.

Joanes II.a Aragoikoak ez zuen 1463an Baionan egindako Luis XI.a Frantziakoaren Nafarroako egoerari buruzko txostena bete. Baina, gaztelaniak etxeratu ziren eta Joanes eta Luis Beaumontekoa berriro erregearen agindupean zeuden 1464ko tregoa orokorrari esker.

Bandoaren aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1468ko irailean, Joanes II.ak Nafarroako Leonor I.a alabari (Nafarroako Erresumaren erregeordea) bien arteko tirabirei buruzko eskutitza idatzi zion. Eskutitzean ezin zuela bere baimenik gabe ezer egin gogoratu zion eta mehatxatu ere egin zion. Etxabarriko Nikolas, Iruñeko apezpikuak Nafarroako Gorteak berriro irekitzea lortu zuen. Handik gutxiago apezpikua hil zutenean, Nafarroako Leonor I.ak aitaren aurka matxinatu zen. Agaramontarrek erreginaren alde egin zuten, beaumontarrek berriz Joanes II.aren alde egin zuten. Joana Enrikezek, Joanes II.aren bigarren emaztea, Nafarroa Gaztela eta Aragoiko erresumekin batu nahi zuen, bere semea Fernando II.a Aragoikoa 1469an Elisabet I.a Gaztelakoa ezkondu zuen eta.

1467ko ekainaren 20an Joana Enrikez Foixeko Leonorrekin elkartu zen Ejea de los Caballerosen. Bilera honetan, Leonorrek Nafarroako Erresumako oinordetza lortu zuen Aragoiko Erresumakoa utzi eta gero. 1471ko maiatzaren 30ean Erriberrin Joanes II.ak sinatutako itunek bilera adostutakoa berretsi zuten, baina, Joana Enrikezek semearen eskubideak aldarrikatzen jarraitu zuen dokumentu ofizialetan.

1475ean, Henrike IV.a Gaztelakoa hil zenean, Fernando eta Elisabet Gaztelako errege berri bihurtu ziren. Fernandok, jadanik Nafarroako egoeran parte hartu zuela, esku-sartzea areagotu zuen, adibidez, 1476an agaramontar eta beaumontarren arteko bake itunean bere burua "Jainkoaren graziari esker, Nafarroa, Gaztela, Leon, Portugal eta Siziliako erregea eta Aragoiko lehensemea" titulua jarri zuen, aita eta Leonor arrebaren kontra. Nafarroan Frantziako inbasioa saihesteko negoziaketatan, Joanes II.ak, Luis Beaumontekoak (beaumontarren burua), Piarres Peraltakoak (agaramontarren burua) eta Fernandok bakea negoziatzeko zortzi hilabeteko tregoa adostu zuten. Kaudimen gisa, Fernandok zenbait gotorlekuen kontrola lortu zituen: Iruñea, Biana, Gares, Uharte Arakil, Irunberri, Torralba del Rio, Zuñiga, Artaxona, Larraga, Lerin, Mendabia eta Andosilla besteak beste. Gainera, 1463tik Gaztelako Erresumak jadanik Biasteri, Done Bikendi eta Urantziarenak kontrolpean zeuzkan. 900 soldadu gaztelaniak Nafarroaren barnean jarri zituen, 150 Iruñean. Azpijokoa agaramontarren kalterako zen. Leonor Foixkoaren kexak ez ziren aitak entzunak.

Oinordekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1479ko otsailaren 20an Joanes II.a hil zen. Zortzi egun geroago, Leonor I.a Nafarroakoa erregina bihurtu zen, tamalez, hamabost egun geroago erregina hil zen. Testamentuan, Frantzisko, bere iloba adin gutxikoa, oinordeko hautatu zuen, Frantziako erregearekin aliatu zedin gomendatuz. Erregeordea Maddalen Frantziakoa, errege berriaren ama, zen. Nahiz eta Errege Katolikoek Katalina Foixkoa, oinordekoaren arreba, Joanes bere semearekin ezkontzea saiatu. Nafarroako Frantzisko I.aren 1483eko sasoiaurreko hilak Katalina Foixkoa Nafarroako erregina berri bihurtzen du. Katalinak hurrengo urtean Joanes Labritkoa ezkondu zuen.

1486ko azaroaren 12an Fernando II.a Aragoikoak Nafarroako mugaren tropen agintaritza bat egin zuen, Aragoiko tropak gehituz, eta, hurrengo urtean, Nafarroako merkatarientzako ibiltzeko baimenak kendu zituen, bere borondateaz eskubideak utzita.

1487an ere, Leringo kondearen familia Naiarako dukearekin elkartu zen seme-alaben arteko ezkontzen bitartez. 1488an Errege Katolikoen eta Nafarroako monarken arteko Valentziako Ituna sinatu zuten. Itunaren arabera, Gaztela eta Nafarroaren arteko muga komertzialak ireki ziren, Katalina Foixkoa ez zuten erreginatzat hartzen eta Nafarroan Joanes Erriberakoa kapitainaren agindupean gaztelar tropa okupatzaileak inposatu ziren. Hain zen latza egoera non 1489ko urtarrilean Joanes Labritkoa eta Katalina Foixkoaren koroatzea atzeratu baitzen Erriberako Joanesen tropak erregeei eskolta ez emateko. 1491an berriro negoziatu zuten: itun berriak Nafarroan nafar tropak galarazi zuen; nafar alkate eta soldaduek Errege Katolikoei fideltasuna zin egin behar zuten; eta nafar erregeen seme-alabak ezin zuten ezkondu Gaztelakoen baimenik gabe. Azkenean, 1494ko urtarrilaren 13an, Joanes Labritkoa eta Katalina Foixkoa koroatzea lortu zuten, gaztelar tropak Nafarroa okupatzen zutela.

Inbasioaren aurretikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1495an Alain I.a Labritkoak, Joanes Labritkoaren aita, eta Fernando II.a Aragoikoak adostu zuen Luis III.a Beaumontekoa Leringo kondea, beaumontarren burua, Nafarroa utzi behar zuela. Erresuma utzita, kondearen ondasun guztiak Fernandorentzat izango zirela eta trukean Granadako Huéscarren, Almeriako Velez Blancon, Almeriako Velez Rubion, Cúllarren, Castilléjarren eta Cuevas de Freilan ondasunak lortuko zituela. Fernando II.a Aragoikoak horrela hiribildu eta gotorleku nagusiak lortu zituen, Oliten Erriberako Joanesek zuzendutako tropen gainera. 1495 eta 1500 artean, Gaztelako Erresumak Nafarroa militarki okupatu zuen. Gauzak horrela, 1497 Errege Katolikoek eta Frantziako monarkak adostu zuen Gaztelako Erresumako Nafarroaren inbasioa Frantziak Napoli izatearen truke. Egoera jadanik ez zen gerra zibilekoa kanpotarren okupaziokoa baizik.

1500an Sevillan, Nafarroako erregeek adostu zuen Maddalen alabak Errege Katolikoen seme edo iloba bat ezkonduko zuela, Errege Katolikoek berriz gaztelar soldaduen etxeratzea adostu zuten. Hurrengo urteetan zehar, zenbait ezkontza aurreko akordio sinatu ziren ezer finkatu gabe.

Bitartean, Fernando II.a Aragoikoa, alargun berria, Germana Foixkoa ezkondu zuen, Luis XII.a Frantziakoarekin ituna sinatuz. Foixeko Germana, Joanes Foixkoa Narbonneko bizkondearen alaba, Nafarroako erregeekin auziak zituen, bai Foixko oinordetza bai Nafarroako koroiari buruz.

1507an aho batez Leringo kondea Nafarroatik kanporatu zuten; gainera, tropa atzerritarren etxeratzea ere lortu zuten.

Hurrengo urtean, Leringo kondea erbestean hilik, Luis Beaumontekoak, Joanes Erriberakoa kapitainak, Peru Ontañoekoa gaztelar enbaxadoreak Leringo kondearen ondasunak berreskuratzeko plana bultzatu zuten. Bitartean, Madrilgo Gortean Nafarroako inbasioa ozenki planteatzen zen eta Parisen erregeak Nafarroa, Biarno eta beste Foix familiaren lurraldeak galdatzen zituen.

Leringo kondearen kanporatzea eta beaumontarren porrotak Nafarroako Gerra Zibilaren bukaera izan zitekeen baina Espainia eta Frantziaren inperioen artean kokagunea ez zion Nafarroa mesederik egin, 1512an Nafarroaren inbasioa egoeraren ondorio nahitaezkoa zelako.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]